Eskubide digitalen kudeaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskubide digitalen kudeaketa (DRM Digital Rights Management) jabego intelektuala duten artxiboen kopiatzea galarazten duten teknologien izena da. Audio, bideo, testu edo jabego intelektuala izan dezaken edozein artxibo baimenik gabe kopiatzea galarazten dute, kasu askotan erabiltzaileen eskubideen gainetik, eta honen artxiboetan ere DRMa ezarriz.

DRMa bera (Ingelesez) copy protection delakoarekin (kopien babesa) eta technical protection measures kontzeptuekin nahasi ohi da (babes teknikorako neurriak). Bi termino horiek honako funtzioa duten teknologiei egiten diete erreferentzia: gailu elektronikotan dagoen eduki digitalaren erabilpen eta atzipena kontrolatu edota egotzi. Horretarako teknologia jakin batzuk dituzte instalatuta, zeintzuk DRMaren diseinuko parte diren.

Egileen eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilearen eskubideak bermatzeak erabiltzaileei honakoak burutzeko baimena ukatzen die:

  • Lana erreproduzitu
  • Lanean oinarritutakoak prestatu
  • Lanen kopiak zabaldu, beti ere etekin ekonomikoa lortu nahi bada (salmenta eta alokairua, besteak beste)
  • Literatura, musika, koreografia eta bestelakoak biltzen dituzten lanak publikoaren aurrean erakutsi (antzeztu, abestu edo dena delakoa)
  • Soinua duten grabaketen kasuan, transmisio audio-digital bidez lana interpretatzea ere dute debekatuta erabiltzaileek

Eztabaidatsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digital Rights Management gai eztabaidatsua da. Alde batetik DRMa copyrighterako ezinbestekoa den tresna bat dela diote, egileen eskubideak bermatzeko, eta beroien lanaren bikoiztea ekiditeko. Bestalde, teknologiaren inguruko kritiko batzuk, beren artean Software Askearen Fundazioa (Free Software Foundation), Digital Restrictions Management bezala ezagutzen dute DRMa. Egileen hitzetan, copyrighta duten materialaren erabilera mugatu nahi dute eta beren eskubideak bermatu. Beste batzuk, aldiz, adierazpen askatasunaren aurkako eraso bezala definitzen dute. Electronic Frontier Foundation delakoa dugu adibide garbia. Aipatu fundazioak, aro digitalean gertatzen diren eskubide urraketak salatzea eta bermatzea du helburu.

Aplikazio legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DRMen ezaugarri bereizgarrietako bat, bere inplementazioa arlo teknikora soilik mugatzen ez dela da. Izan ere, legedian ere eskua sartzen dute. DRMen bultzatzaileek produkzioa debekatzea dute helburu, baita produktua zabaltzea eta DRMrik ez duten gailu elektronikoen salmenta. Halaber, DRMak ekiditeko ahalegin oro kriminalizatu egiten dute, azken horrek egileen eskubideak urratzen ez baditu ere.

DRMen kontrolak “konputazio fidagarria” (TC, ingelesez (Ingelesez) Trusted Computing) delakoari deituz exekutatzen dira. Hala ere, kontrol horiek erabiltzaileari fidagaitz zaion sistema informatiko bat sortzen dute, berorren funtzionamendua edozein unetan edonondik manipulatua izan baitaiteke, manipulazio horretarako dagoen legedia aintzat hartu gabe. DRMen aurka jotzen dutenek TC sigla horiek “Treacherous Computing” gisa ezagutzen dituzte, konputazio traidorea. Horiek guztiek botere legegile eta judizialarengan federik ez dute, beroien hitzetan ez baitute manipulazio hori kontrolatzeko gaitasun nahikorik.

“Konputazio fidagarria” delakoarekin segurtasuna handiagoa dela uste dute erabiltzaileak, eta helburu horrekin esleitu zaio kontzeptuari berari izen hori. Izan ere, bezero kontsidera daitezkeenei horiek guztiek beren gailuak baino seguruagoa den sistema dela iruditzen zaie.

Jarrera horrekin argi uzten dute benetako helburua. Erabiltzaileei beren gailuen gaineko kontrola “kendu” nahi zaie, eta hori berori beste batzuei eman: software banatzaileei, argitaratzaileei, diskoetxeei, etab. Horiek guztiak dira, ez autore ez eta publikoa ere, zerbitzari eta banaketa kateak kudeatzen eta maneiatzen dituztenak. DRM sistemen kontrola dutenak.

Beste era batean esanda, mekanismo horiekin zer entzun, irakurri, begiratu eta produzitzen dugun jakin ahal dezakete. Baita edozer gauza egitea debekatu ere. Tresna horiek ezezagunen eskutan daude, eta beraiek dira fitxategiekin egiten dugun ororen gaineko kontrola dutenak.

DRM sistemen bultzatzaileen ikuspegitik, aldiz, kontrol hori legedia bera baino zorrotzagoa izan behar da. Esate baterako, eta dokumentu honetako beste atal batean aipatu den bezala, erabilpen pribaturako kopiak egitea legeak baimentzen duen arren, DRM sistemak ekiditen ez dituen orok ezingo ditu kopiak egin. Beraz, esan daiteke sistemok erabiltzaileen eskubideetako bat urratzen dutela, DRMen bultzatzaileek ezarritako legedia urratuz gero, erabiltzaile oro kriminal bilakatzen baitute.

Hainbat estatutan martxan dauden gisa horretako legeak badaude, publikoaren eskubideen aldeko erakunde eta autore askoren oposizioa indartsua izan arren. Adibide aipagarrienak AEBetako DMCA (Digital Millenium Copyright Act) delakoa eta Frantziako DADVSI (Droit d’Auteur eta Droits Voisins Dans la Société de l’Information). AEBetako Merkataritza Libreko Tratatuek, hitzarmenean sinatu duen estatu oro DRMei babesa eskaintzen dien legedia onartzera behartzen dute.

DRM etsenpluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adobe Lifecycle Policy Server
  • Microsoft Rights Management Server
  • CoreMedia AG|CoreMedia DRM
  • Real Media Helix
  • FairPlay (Apple iTunes)
  • OMA DRM 1.0 und 2.0

Ezaugarri funtzionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DRM mekanismo ezberdinak daude merkatuan, enpresa anitzek diseinatutakoak. Baina guztiek ezaugarri batzuk komunean dituzte. Honakoak:

  • Lan bakoitzera zeinek jotzen duen detektatzen dute, nola eta zein baldintzetan, eta datu horiek obraren egileari luzatzen dizkiote.
  • Lanerako atzipena mugatzen edota ukatzen dute, berorren jabeak hala erabakitzen badu (aldebakarreko erabakia izan daiteke).
  • Atzipena baimendua dagoenean, obra zabaltzen duenak erabakitzen du zer nolako arau murriztaileak aplikatuko diren. Erabaki hori publiko edo egileari eragiten dion legedia ororen gainetik dago.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskubide digitalen kudeaketa Aldatu lotura Wikidatan