Edukira joan

Espezie kaltebera

Wikipedia, Entziklopedia askea
IUCNren Zerrenda Gorrian animalien egoera neurtzen da. Arriskuan dauden animaliak hiru mailatan sailkatzen dira. Espezie kalteberak VU ikurraz adierazten dira (ingelesezko vulnerable adjektibotik).

Espezie kaltebera da Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak desagertzeko arriskuan dagoela sailkatu duen espezie bat, baldin haren biziraupena eta ugalketa arriskuan jartzen duten inguruabarrak hobetzen ez badira.

Kalteberatasuna espeziearen habitata galtzeak edo suntsitzeak eragiten du, batez ere. Habitat eta espezie kalteberei segimendua egiten zaie, eta galtzeko arriskuaren maila handitzen edo txikiagotzen den jakiteko. Kalteberatzat katalogatutako espezie batzuk ugariak ohikoak izan daitezke gatibutzan; halaxe gertatzen da guakamaio berdearen kasuan, esaterako.

2012. urtean, 5.196 animalia eta 6.789 landare zeuden kalteberatzat sailkatuta; 1998an, berriz, 2.815 eta 3.222 ziren, hurrenez hurren.[1] Animalien baliabide genetikoen kriokontserbazioa eta antzeko teknikak erabili dira ganadu arraza kalteberak kontserbatzeko ahaleginetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]