Estatu burujabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nazioarteko zuzenbidean, estatu burujabea edo estatu independentea lurralde geografiko jakin baten gain burujabetza duen gobernu zentral batek ordezkatutako nortasun juridiko bat da. Nazioarteko legeek estatu burujabeak oinarrizko lau baldintzen arabera zehazten dituzte: biztanleria iraunkor jakin bat, lurralde zehatz bat, gobernu bat eta beste estatu burujabeekin harremanak ezartzeko gaitasuna izatea. Estatu burujabe bat beste estatu edo goi botere baten menpe ez dagoela ere jotzen da.