Estatuburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Estatuburua politikan Estatua mundu osoaren aurrean eta estatuaren beraren aurrean batasuna irudikatzen duen pertsona da. Oro har munduaren aurrean eta herritarren aurrean estatuaren arduradun eta ordezkari gorena da. Estatu bakoitzak definitzen ditu zeintzuk diren bere arau eta funtzio espezifikoak. Estatuburuaren izaerak ere definitzen du estatuaren eredua zein den; adibidez, monarka bat bada monarkia bat izango da, edo presidente izan daiteke errepublika batean.