Esther Yáñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esther Yáñez
Bizitza
Jaiotza San Fernando, 1971 (48/49 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria

Esther Yáñez González-Irún (San Fernando, Cádiz, 1971) Espainiako Itsas Armadako historian gerraontzi baten buruzagitza duen lehen emakumea da.

1988an, Indar Armatuetan emakumezkoak sartzea onartu zenean, Esther izan zen aurkeztu ziren 85 emakumeetako bat. Bik besterik ez zituzten probak gainditu. Izan ere, legea onartu zen, baina ez zeuden prestatuta emakumeak hartzeko. Proba fisikoetan, esate baterako, emakumeei gizonezkoei eskatzen zitzaizkien marka berberak eskatzen zizkieten. Estherrek aitaren laguntza behar izan zuen -Gorputz Heziketako irakaslea zen, militarra izateaz gain- gizonen neurrira jarritako muga gainditzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.