Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Universidad Nacional de Educación a Distancia |
Izen laburra | UNED |
Mota | Unibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | European University Association (en) , Conference of Rectors of Spanish Universities (en) , Unión de Editoriales Universitarias Españolas, Open Education Global (en) , Coalition for Advancing Research Assessment (en) , International Council for Open and Distance Education (en) eta Open European University |
Honen parte | Open European University |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Errektorea | Ricardo Mairal Usón |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1972 |
webgune ofiziala |
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala[1] (UHUN; gaztelaniaz: Universidad Nacional de Educación a Distancia edo UNED) Espainiako unibertsitate bat da, 1973an hasi zelarik hezkuntza lanetan. Bertaratu beharrik gabe ikasgaiak burutzeko aukera eskaintzen du, Internet eta ikus-entzunezkoen bitartez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi mailako ikasketak egiteko aukera eskaintzen du, eskoletara joateko beharrik gabe. Erakunde honen helburua hezkuntza eta ikerkuntza bitarteko desberdinen bidez aurreratzea eta hedatzea da: besteak beste, irrati eta telebista programen bidez, material didaktikoen bidez, posta bidezko ikastaroen bidez eta bitarteko informatikoen bidez. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea 1973. urtean sortu zen. Madrilen du egoitza nagusia, baina Espainiako estatuko lurralde osoan ditu adarrak. Hiru irakasbide nagusi erabiltzen ditu: ikasleari ikastetxean bertan eskaintzen zaion tutoretza, irakaskuntza eta aholkularitza sistema; ikus-entzunezko bitartekoak (irratia eta telebista gehienbat), gai jakinei buruzko eskolak eta erreportajeak eskaintzen dituztenak; eta hitzaldi sistema, ikastetxean bertan edo bideo bitartez jaso daitekeena. Azkenik, Unibertsitateak berak bere unitate didaktikoak argitaratzen ditu.
UHUNi atxikitako Euskal Herriko ikastetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian UHUNi atxikitako unibertsitate ikastetxeak ondoko hauek dira:
- Bergarako UHUN: UHUNi atxikitako Gipuzkoako ikastetxeak Bergarako Errege Mintegian du egoitza, Martin Agirre Deunaren plazan.
- Bizkaiko UHUN: UHUNi atxikitako Bizkaiko ikastetxeak Portugaleten du egoitza.
- Gasteizko UHUN: 1974an sortu zen, eta Gasteizko Pedro Asua kalean kokaturik dago.
- Iruñeko UHUN: UHUNi atxikitako Iruñeko ikastetxeak Sadarren du egoitza.
- Tuterako UHUN: UHUNi atxikitako Tuterako ikastetxeak San Adriango markesaren jauregian du egoitza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) UNED-Bergara
- UNED-Bizkaia
- (Gaztelaniaz) UNED-Gasteiz
- (Gaztelaniaz) UNED-Iruñea