Eudora Bumstead
Eudora Bumstead | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bedford Charter Township (en) , 1860ko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1892 (31/32 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nebraska-Lincoln Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, hymnwriter (en) eta haur literaturaren idazlea |
Eudora Bumstead, jaiotzez Stone, (Bedford, 1860ko abuztuaren 26a – 1892) estatubatuar poeta izan zen, erlijio ereserkiak eta haurrentzako poemak idatzi zituena[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eudora Stone Bedforden (Michigan) jaio zen 1860ko abuztuaren 26an. Oso gaztea zela, Nebraskara joan zen gurasoekin. Haurtzaroan hasi zen poesia idazten, eta hamar urte zituela, bere poema bat Our Young Folks aldizkarian argitaratu zuten. Ikastetxe publikoetan ikasi zuen eta hezkuntza ona jaso zuen. 1878-1879 urteetan, Nebraska Estatuko Unibertsitatean ikasi zuen[2][3].
Beatricen (Nebraska) bizi izan zen Ontariora (Kalifornia) joan aurretik[1][3].
Garai batean eskola-irakasle arrakastatsua izan zen. Nebraska Estatuko Unibertsitatean ikasten ari zela, William T. Bumstead ezagutu zuen eta 1880an harekin ezkondu zen[4]. Haien seme bakarra bi urte eta erdirekin hil zen, baina Bumsteadek ez zuen bere heriotzak eragindako minari buruz idatzi[1][3].
Idazteko denbora gutxi izan zuen, baina St. Nicholas Magazine eta The Youth's Companion haurrentzako aldizkarietan kolaboratu zuen[3], Eudora S. Bumstead izena erabiliz[4].
Bumstead kuakeroa zen[3]. 1892an hil zen, eta Ontarioko Bellevue Parke Memorialean lurperatu zuten.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erlijio ereserkien letrak
- The sun has gone from the shining skies
- Throw to the wind your doubt and fear[5]
- Abestien letrak
- Blow, wind, blow (1888)
- Folliloo
- Grievous complaint (1890)
- In the swing (1888)
- Kandikew (1886)
- Little red hen (1885)
- Mystic sign (1888)
- Ollie's dreams (1881)
- Problem in threes (1889)
- Sad reason for tears (1889)
- Summer lullaby (1887)
- Year with dolly (1892)[6]
- Poemak
- Antzezlanak
- Waiting for Santa Claus (1889)[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Moulton, Charles Wells. (1890). «Eudora Bumstead» The Magazine of Poetry 2: 218-219. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) Queries: Devoted to Literature, Art, Science, Education. 4 C.L. Sherrill & Company, 81 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Willard, Frances Elizabeth; Livermore, Mary Ashton Rice. (1893). A Woman of the Century: Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life. Moulton, 136 or..
- ↑ a b (Ingelesez) «Bumstead Eudora S.» Youth's Companion (N. Willis) 44 (1): 135-137. ISBN 9780810804920. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) «Eudora S. Bumstead» Hymnary (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ a b c (Ingelesez) Dodge, Mary Mapes. (1920). St. Nicholas. Scribner, 62 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) Dodge, Mary Mapes. (1892). «A Year with Dolly, by Eudora S. Bumstead» St. Nicholas (Scribner & Company) 19 (2): 490. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1860ko jaiotzak
- 1892ko heriotzak
- Michigandarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Emakume poetak
- Ameriketako Estatu Batuetako haur literaturako idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako antzerkigileak
- Emakume antzerkigileak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako kuakeroak