Edukira joan

Eunize

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eunize
Datu biografikoak
Heriotza, I. mendea
Sexuaemakumezkoa
Familia
AmaLoide
Seme-alabak

Eunize Itun Berriko pertsonaia da, Timoteoren ama[1]. Judu jaio zen eta gero kristau bihurtu zen Loide amarekin batera. Eunizeren izena behin bakarrik aipatzen da Biblian, Timoteori Bigarren Gutunean:

« Izan ere, gogoan dut zuk duzun zinezko fedea, lehenik Loide zure amonak eta Eunize zure amak izan zuten fede bera; ziur nago zuk ere baduzula. »
[2]

Gainera, Timoteoren ama izenik gabe aipatzen da Apostoluen Eginetan:

« Paulo Derbera heldu zen eta gero Listrara. Han Timoteo izeneko ikasle bat aurkitu zuen; ama judua zuen eta kristaua; aita, berriz, greziarra. »
[3]

Iruzkintzaile askok Eunize lotu dute Timoteori Bigarren Gutuneko hirugarren kapituluarekin arekin, non Paulok Timoteori gogorarazten dio:

« Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. »
[4]

Albert Barnesek idatzi zuen Timoteoren ama jainkozalea zela eta betebehar bat bezala hartu zuela semea Jainkoaren hitzaren ezagutzan trebatzea[5].

Henry Donald Maurice Spencek iradoki zuen Loide, Eunize eta Timoteo Pauloren senideak izan zitezkeela[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Lois and Eunice. Passing Down a Godly Heritage» History's Women. An Online Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  2. 2 Tm 1:5
  3. Eg 16:1
  4. 2 Tm 3:14-15
  5. (Ingelesez) Barnes, Albert. «The Second Epistle of Paul To Timothy - Chapter 3 - Verse 15» Christian Classics Ethereal Library (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  6. (Ingelesez) Spence, H. D. M. (1905). Ellicott's Commentary for English Readers. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]