Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
'Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba'
Datuak
Generoa Saiakera
Herrialdea Iruñea

Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba 1816an plazaratutako Bartolome Madariaga, frai Bartolome Santa Teresarena, idazlearen liburua da. Bere lanik ezagunena da zalantzarik gabe. Bertan, euskal dantzen gaineko balorazioa egin zuen, sarritan bekaturako aukera bihurtzen direla esanez. Juan Antonio Mogel eta Pedro Antonio Añibarrorekin batera, Madariagak, XIX. mendearen hasieran, literatur euskalkiaren mailara igo zuen bizkaiera. Liburu honetan egileak euskal dantzen eta, orokorrean, festen inguruan zuen iritzia plazaratzen saiatu zen liburuxka honekin.[1]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua nahiko hermetikoa gertatu da, batez ere "neurrizko gatz-ozpinduba" hitzak, hau da, "gatza eta ozpina".

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko testuak sarrera bat eta bost kapitulu ditu:

  • I.: "Olegetiaren gainean".
  • II: "Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian olgeetiaren beraren parteti" eta "Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian denporiaren parteti".
  • III: "Plazeetan gizon ta emakume naaste egiten dirian dantzaak, abemarijetan tanbolina isilduta amaituten dirianak, Euskal-errijetan usetan dirian moduban, pekatu mortaleko okasinoe urrekuak dira".
  • IV.: "Erromedijen, bigiren ta saraubeen gainian".
  • V.: "Dantzeen paboreko errazoiak ta erantzunak".

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak oso ikuspegi kritikoa erakusten du. Bartolomek bekatua ikusten zuen dantzetan eta jaietan. Eta bekatua ez zenean, hau da, moralaren ikuspuntutik arazorik ez zegoenean ere, bekatua egiteko aukerak zabaltzen zituen. Ondorioz, arriskua zela eta, guztiak ziren arbuiagarriak haren ustez. Izan ere, iritzia hau argumentatzeko argi eta garbi dantzetan eta jaietan zer gertatzen zen azaldu behar zuen; hori da, egungo ikuspuntutik, liburuaren balio nagusietariko bat: modu gordinez dantzetan gertatzen ziren gauzak azaltzen ditu, errealismo beteriko deskribapenekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Patxi Altuna (1987): Bartolomé de Santa Teresa; Euskal errijetako olgueeta ta dantzen neurriz gatz-ozpinduba. Edizio kritikoa. Deustuko Unibertsitatea.
  • Julen Urkiza eta Luis Baraiazarra (2000): Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa. Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]