Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua (eHgk) Euskal Herri osoko gazteez osatutako instituzioa da. 2006ko Maiatzaren 9an sortu zen bi urteko lanari jarraiki.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte Bilguneak, 2004.urteko abenduan bere iharduera hasi zuenetik honako helburuei erantzungo zien prozesua abian jarri zuen: · Euskal Herriko gazteriaren eskubideen zerrendaketa egitea. · Euskal Herriko gazteriaren baitan inoiz egin den eztabaida prozesu zabal eta parte hartzaileena abian jartzea. · Gazteen hitza eta erabakia bideratzeko tresnak antolatzea. · Euskal Herriko gazteok sortu eta kudeatutako instituzioa abian jartzea.

Era horretan, honako emaitzak izan zituen prozesua abiatu zuen: 1. Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Karta adostu eta onartzea 2. Euskal Herriko gazteriaren diagnostikoa (13 eremu barnebiltzen dituena eta bere osotasunean gazteok egina dena) burutzea 3. Herriz-herri aurkezpenak (osotara ia 60 bat aurkezpen egin genituen lurralde guztietan) 4. Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarra antolatzea (2005.eko azaroaren 26an Barañainen 300dik gora gazte bildu zituena) 5. Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua abiatzea (2006.eko maiatzaren 9an Donostian egin prentsaurrean aurkeztuko zena)

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

eHgk-ren helburu nagusia Euskal Herriko gazteriak osatzen duen kolektiboak dituen eskubideak aldarrikatu eta horien garapenan urratsak ematea da. Bide horretan, Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Kartan jasotzen diren eskubideak ditu erreferentzia nagusi. Gazteen hitza eta erabakia bideratzeko instituziotzat jotzen du bere burua eta gazteen partehartzea bultzatzea du ardatz.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biltzarra antolatu, diagnostikoak eguneratu, eztabaida piztu
  • Eskubide urraketak egunero eta urtero salatzea
  • Gazteen hitza eta erabakia errespetatua izateko ekimenak
  • Gazteriaren zerbitzurako bitartekoa
  • Instituzio ezberdinekin harremana bideratu
  • Euskal Herriko gazte plana kudeatu
  • Informazioa zabaldu
  • Nazioarteko Euskal Herriko gazteen diasporarekin eta gainontzeko herrietako gazteekin elkarlana bideratu eta harremanak izan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]