Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua (frantsesez Conseil des élus du Pays Basque) Ipar Euskal Herriko erakunde publikoa da, 1995eko otsailean sortu zena lurralde antolakuntzarekin erlazionatutako proiektuak aurrera eramateko. Baionan du egoitza.

Elkartea 80 kidek osatuta dago. Haien artean, Herriko Etxeetako eta herri arteko egituretako 48 ordezkari daude, baita Euskal Herriko kantonamenduak ordezkatzen dituzten 21 kontseilari nagusi, jatorriz lurraldekoak diren Eskualdeko kontseilariak, Frantziako eta Europako parlamentariak eta egungo gobernuko kide bat ere.

2008tik Jean-Jacques Lasserre du lehendakari, Alain Lamassoureren lekua hartu ondoren[1].

Europako programak (Leader) eta ingurumen-proiektuak (Ademe-rekin eta Adour Garonne ur-agentziarekin lankidetzan) sustatu eta gauzatu ditu. Hainbat gai Garapen Kontseiluarekin batera ere eramaten ditu aurrera.

Herrialde edo pays gisa Ipar Euskal Herriak duen erakunde ofizial gutxienetakoa da. Hala ere, bere etorkizunean kolokan egon liteke, Frantziako Gobernuak politika publikoen berrazterketa orokorra abiatua duelako Balladur batzordearen bidez[2][3].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) gara.net: "Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakari izendatu dute" (2008-5-24)
  2. (Euskaraz) berria.info (2009-02-12)
  3. (Euskaraz) berria.info (2009-02-22)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]