Euskal Quidditch Liga
Datu orokorrak | |
Eremua | Euskal Herria |
---|---|
Antolatzailea | Euskadi Quidditch |
Sorrera | 2015 |
Jokatutako edizioak | 4 |
Ohorezko kuadroa | |
Txapelduna | Madrid Lynx |
Bigarrena | Gasteiz Gamusins |
Hirugarrena | Bizkaia Boggarts |
Datu estatistikoak | |
Parte hartzaileak | 4 |
Partidu kopurua | 15 |
Garaipen gehien | Bizkaia Boggarts (3) Madrid Lynx (1) |
Agerpenak | 7 talde (5 edizio)
|
Jaitsiera | Ez du |
Klasifikapena | Espainiako Quidditch Kopa |
Euskal Quidditch Liga (gaur egun Iparraldeko Liga) 2015etik aurrera Euskal Herrian jokatzen den quidditch kirolaren txapelketa nagusia da. 2016ko urriaren 12an Euskadi Quidditch Elkartea eratu zen eta bigarren ediziotik aurrera berak antolatzen du Liga.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirola 2005ean sortu zen Estatu Batuetako Vermont estatuko Middleburyko Unibertsitatean. 2015ean Euskal Herrian bi talde osatu ziren, Bizkaia Boggarts eta Gasteiz Gamusins, eta bien arteko liga abiatu zen. Lehenengo ekitaldiak 9 partida izan zituen 2015eko iraila eta 2016ko ekainaren artean.
Gasteizen jokatu diren partidak Salburuan izan dira eta Bizkaikoak berriz Zornotzan eta Barakaldon.
2016-17 denboraldian Espainiako Quidditch Ligaren parte bezala eratu zen Euskal Liga. Estatu mailan bost liga osatu ziren eta irabazleek azken fasea jokatu behar zuten Espainiako Ligaren txapelduna erabakitzeko, baina azkenean bigarren fasea ez da jokatu. Euskal Ligan hiru partehartzaile izan ziren eta hiru jardunaldi izan zituen ligak, lehena Gasteizen, bigarrena Burgosen eta hirugarrena Barakaldon. Donostian Gipuzkoa Golden Dragons taldea sortu zen arren jende faltagatik ligan jokatu gabe erretiratu beharra izan zuen eta bere tokia Burgos hiriko Blue Gryffins Burgos taldeak hartu zuen. Bizkaia Boggarts izan zen berriz ere txapelduna.
2017-18 urtean Iparraldeko Liga (Liga del Norte) izena hartu zuen eta berriz ere Gipuzkoa Golden Dragons-ek uko egin zionez hiru talde izan zituen. Sei jardunaldi jokatu ziren eta aurreko urteetan bezala bizkaitarrak izan ziren txapeldunak.
2018-19 urtean Iparraldeko II Ligak lau parte hartzaile izan ditu; Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins, Gipuzkoa Golden Dragons eta Madrid Lynx.
2019-20 denboraldian hiru euskal taldeek osatu zuten liga. Bi jardunaldi jokatuta zeudela Gasteiz Gamusins zegoen lidertzan baina COVID-19 pandemiaren erruz bertan behera gelditu zen txapelketa eta beraz ez zen txapeldunik izan[1]. Hurrengo bi denboralditan ere ez zen txapelketarik jokatu.
2022-23 denbraldian berrekin zitzaion Iparraldeko Ligari. Hiru partehartzaile izan ziren, Bizkaia Boggarts, Madrid Wolves eta Kataluniako Draco Dormiens Terrassa.
Partehartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Letra lodian irabazitako txapelketak
Taldea | Parte hartzeak | Urteak |
---|---|---|
Bizkaia Boggarts | 6 | 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20, 2022-23 |
Gasteiz Gamusins | 5 | 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20 |
Blue Gryffins Burgos | 2 | 2016-17, 2017-18 |
Golden Dragons | 2 | 2018-19, 2019-20 |
Madrid Lynx | 1 | 2018-19 |
Madrid Wolves | 1 | 2022-23 |
Draco Dormiens Terrassa | 1 | 2022-23 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Emaitza | Bigarrena | Emaitza | Hirugarrena | Emaitza | Laugarrena | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015-16[2] | Bizkaia Boggarts | 9-0 | Gasteiz Gamusins | 0-9 | ||||
2016-17[3] | Bizkaia Boggarts | 6-0 | Blue Gryffins Burgos | 2-4 | Gasteiz Gamusins | 1-5 | ||
2017-18[4] | Bizkaia Boggarts | 10-2 | Gasteiz Gamusins | 5-7 | Blue Gryffins Burgos | 3-9 | ||
2018-19[5] | Madrid Lynx | 11-4 | Gasteiz Gamusins | 10-5 | Bizkaia Boggarts | 8-7 | Golden Dragons | 1-14 |
2019-20 | bertan behera | |||||||
2020- 2022 |
ez zen jokatu | |||||||
2022-23[6] | Bizkaia Boggarts | 7-1 | Madrid Wolves | 5-3 | Draco Dormiens Terrassa | 0-8 |
- Emaitza: irabazitako partidak-galdutako partidak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Comunicado oficial: Final de temporada» Euskadi Quidditch (Noiz kontsultatua: 2020-5-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskal Liga 2015-2016» Wiki Quidditchmuggle (Noiz kontsultatua: 2017-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskal Liga 2016-2017» Wiki Quidditchmuggle (Noiz kontsultatua: 2017-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Liga Norte 2017-2018» Wiki Quidditchmuggle (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Liga Norte 2018-2019» Wiki Quidditchmuggle (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Liga Norte 2022-2023» Wiki Quidditchmuggle (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Euskadi Quidditch Facebook orria