Euskaraokea
Itxura
Euskaraokea | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Euskaraokea |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Karaokea |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 1996 |
Euskaraokea ETB-1ek 1990ko hamarkadan aireratu zuen karaoke saioa izan zen. Ixiar Orejak eta Iñaki Urdanpilletak aurkezten zuten saioan,[1] herriz herri umeak kantari izaten ziren. Euskal kantak zein atzerriko abesti ezagunen euskarazko bertsioak izaten ziren, eta saria zegoen irabazleentzat. Irabazleen artean Ylenia Baglietto[2] edo Maddalen Arzallus izan ziren.[3] 1996ko udan hasi zuen emisioa. Saioko abestirik ezagunenekin hainbat disko ere argitaratu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EITB 1990. hamarkadan» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- ↑ «Ylenia Bagglietok “Euskaraokea” irabazi zuen 1997an!» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- ↑ «Madallen Arzallus, 'Euskaraokea' saioko izar txiki handia!» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-11 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).