Eva Yárnoz
Eva Yárnoz | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Eva Yárnoz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1975) nafar poeta eta artista plastikoa da. 2016ko Flor de Jara Poesia Saria irabazi zuen Filiazioa lanarekin, eta Cesar Simon Poesia Sariaren finalista izan zen 2015ean, Cauces del que teje lanarekin.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa Garaiko hiriburuan jaio zen, Iruñean hirian, eta hantxe bizi izan zen 20 urte bete arte.[4] Madrilera joan zen bizitzera Filologia Hispanikoko ikasketak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan amaitzeko. Era berean, graduondoko diploma bat egin zuen Portsmoutheko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Gero, itzulpengintzan aritu da.[5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Universalia ante rem argitaratu zuen, bere lehen liburua, poema sorta bat, non ahots poetiko oso ezagun batekin, norbere kontzientzia arakatzea bilatu zuen. Rafael Morales Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunaren hitzetan,
“bere burua proposatzen du (…) bere sustapenetik kanpo dagoen esaera baten askatasunetik. Niari eta hutsari adi dagoen lehen liburua, norberaren kontzientzia gailentzeko eta hartan Espainiako poesiari ikuspuntu ez-errealista batetik begiratzeko modu batetik, hala badagokio."[6]
2016an Flor de Jara Poesia Saria jaso zuen Filiación liburuarekin, eta 2017an kaleratu zuen. Juan Carlos Mestre Epaimahaiko presidentearen hitzetan, liburuak “normalizazioaren eta boterearen hizkeraren umiliazio guztien aurkako ekintza izateko funtzioa betetzen du”.[7] 2019an, Yárnozek bere hirugarren poema-liburua argitaratu zuen: Canales del que teje. Liburu hori 2015eko Cesar Simon Poesia Sariko finalista izan zen.[8] Poema-liburu horri buruz, Carlos Alcorta kritikariak hauxe esan zuen:
“Eva Yárnozen (Iruñea, 1975) poesiak ez du bilatzen errealitatearen mekanismoak gertaera anekdotiko batetik abiatuta argitzea, zeren eta «errealitatea itxuragabetzen ari den espazio bat da», eta anekdotak diskurtsibitatean bilatzen du bere gelditasuna, bere iraunkortasuna, gure poetak bilatzen duenaren guztiz kontrakoa”.[9]
2023an Cierva como mi muerte antologia poetikoa argitaratu zuen. Artisau-edizio mugatua da, Yárnozen lan plastikoen erreprodukzioekin.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015 - Universalia ante rem. Neopatria argitaletxea.
- 2017- Filiación. Cácereseko Ahaldundua. Flor de Jara Poesia Saria 2016.[7]
- 2019 - Cauces del que teje. Trea argitaletxea. César Simón Poesia Sarian finalista.[8]
- 2023 - Cierva como mi muerte. Cartonera del escorpión azul.
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari hauexetan argitaratutako poemak:
- Vallejo & Co.
- Babab, 10 agosto, 2019..
- Mascarada, 23 abril, 2019..
- «El territorio del cuerpo»: 2020ko maiatzeko edizioan Literariedad-en, Revista Latinoamericana de Cultura. Año 7. ISSN: 2462-893X (linean).
- «De lo celeste»: 2019ko ekaineko edizioan Literariedad-en, Revista Latinoamericana de Cultura. Urtea: 6. Astea: 24. ISSN: 2462-893X (linean).
- Poemas publicados en Cuadernos del Matemático, 56-57-58. Marzo, 2018.
- Nayagua 25.zenbakian
- Conversos 17. zenbakian
- Conversos 29. zenbakian
Aipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Martínez Souzas, "Poemas entreverados de pensamiento"
- Francisco Martínez Bouzas. Brújulas y espirales.
- Rafael Morales, Cuadernos del matemático
- Carlos Alcorta: Literatura y arte
Lan plastikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yárnozen lan plastikoa abstraktua da, sinbolikoa batzuetan, gorabeheratsua besteetan, trazu zabalekoa, azkarra eta hunkigarria.
2021eko udaberrian, Madrilgo Erkidegoko Cepi de Arganzuela erakusketan izan zen Yárnoz. Erakusketari Cardinal, diseños de un repositorio universal izena jarri zioten, biltegi unibertsal baten diseinuak, eta batez ere produkzio oso jariakorraz elikatzen zen, akrilikoetan, pasteletan eta grafitoan oinarrituta. Ikusgai zegoen obra bi sailetan egituratu zen:
- Diseños
- Variaciones.[1]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Portfolio de Eva Yárnoz» Eva Yárnoz.
- ↑ «Boletín Oficial de la Diputación de Cáceres» https://bop.dip-caceres.es/bop/services/boletines/contenidoPdfIdBolentin?idBoletin=3911 2016-06-02.
- ↑ a b «Nuria Ruiz de Viñaspre gana la XII edición del Premio de Poesía César Simón» www.uv.es.
- ↑ «La pamplonesa Yárnoz revive la edad de los poetas» Noticias de Navarra PMID 2..
- ↑ «Eva Yárnoz | Escritora y artista plástica» Eva Yárnoz.
- ↑ Villanueva, Rafael Morales. (2017). «"Universalia ante rem o el libro de la incertidumbre"» Cuadernos del Matemático: Revista ilustrada de creación (55): 147–148. ISSN 1132-2403..
- ↑ a b Press, Europa. (2016-06-02). «La escritora madrileña Beatriz Olivenza, ganadora del Premio de Novela Corta de la Diputación de Cáceres» www.europapress.es.
- ↑ a b «Nuria Ruiz de Viñaspre gana la XII edición del Premio de Poesía César Simón» www.uv.es.
- ↑ carlosalcorta. (2019-07-29). «TRES LECTURAS: EVA YARNOZ, JUAN GIL BENGOA Y MARIANO CASTRO» carlosalcorta.
- ↑ «Europa Press - Agencia de noticias» www.europapress.es.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Poesia Fonoteka
- Poema bat astero. Eva Yárnoz.
- Poetikak
- Gauean konektatuak atalean elkarrizketa. Aspe irratia.
- Elkarrizketa Al norte de las letras. Radio Utopia.
- Europa Press: Eva Yárnozek Poeten Aroa gogora ekarri du
- Beltzari buruzko kultura-aldizkari zuria: Eva Yárnozek Filiazioa, 2016ko Flor de Jara Poesia Saria aurkeztu du Madrilen.
- Eva Yárnozen webgunea, poemekin, portfolioarekin eta bideo-poemekin.
- Eva Yárnoz poetaren You Tube kanala