Everything Sucks!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Everything Sucks!
Jatorria
Argitaratze-data2018
Jatorrizko izenburuaEverything Sucks!
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua1
Atalak10
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa eta LGBTI+ related TV series (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHrishikesh Hirway (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorleaNetflix 2015 logo.svg Netflix
Hasiera-data2018ko otsailaren 16a
Amaiera-data2018ko otsailaren 16a

netflix.com…
IMDB: tt7078710 Filmaffinity: 948280 Allocine: 23078 Rottentomatoes: tv/everything_sucks_ Metacritic: tv/everything-sucks! TV.com: shows/everything-sucks
Twitter: EverythingSuxTV Netlix: 80117551Edit the value on Wikidata

Everything Sucks! Netflix katearen komedia dramatiko estatubatuarra da. Ben York Jones eta Michael Mohan dira sortzaileak. 1990. hamarkadaren erdialdean kokatutako nerabeen kulturaren parodia bat da. 2018ko otsailaren 16an eduki zituen mundu guztiak ikusgai lehen denboraldi hontako hamar kapituluak, ordu erdiko iraupena zutenak gutxi gorabehera. Telesaila benetako hiri batean kokatuta dago: Boring-en (ingelesez aspergarria), Oregonen, 1996.urtean. Zehazki, fikziozko Boring institutuko nerabe talde bat du abiapuntutzat. Haiek sexualitatea eta antzeko gaiak izango dituzte aurrez aurre.

Sinposia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luke O’Neil Boring institutuko lehen mailako ikaslea da, eta bai bera bai bere lagunak McQuaid eta Tyler gizartearekiko gazte arraro xamar gisa ikusiak dira. Ikasturteko lehen egunean ikus entzunen taldean ematen du izena eta, bertan, Kate Messner ezagutuko du. Kate zuzendariaren alaba da, baina baita bigarren mailako ikaslea ere, eta berataz maiteminduko da. Hala ere, neskak buru hausteak izango ditu bere sexualitatea dela eta, eta antzerki taldeko ikasle batetaz maiteminduko da: Emaline Addario. Emaline, ordea, antzerkiko bere kidearen neskalaguna da: Oliver Schermerhorn. Tamalez, Katen egoera okerrera joango da institutu osoak bere homosexualitatetaren berri duenean, eta Luken neskalaguna izatea onartuko du.

Antzerki taldea antzezlan bat prestatzen ari da, eta istripu baten ondorioz, apaingarri guztiak hondatuko dira. Horren ondoren, Lukek eta bere lagunek ikus entzunen taldea eta antzerki taldea bateratzea proposatuko dute, pelikula bat egiteko. Pelikula hori institutu osoan ikusiko da. Bitartean, Lukek beste helburu bat izango du: bere aitak filmatutako VHS zintak ikertzea hark semea eta emaztea utzi ondoren. Luken ama, Sherry, Ken-i hurbiltzen hasiko zaio, Katen aita eta Boring institutuko zuzendaria. Hurbilketa hori Lukek izandako jarrera desegoki baten ondorioz sortutako bilera bati dagokio.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luke O’Neil (Jahi Di’Allo Winston): lehen mailako ikaslea eta ikus entzunen taldeko kidea. Kate Messner-taz maiteminduta dago. Bere aitak umea zenean utzi zuen.
  • Kate Messner (Peyton Kennedy): bigarren mailako ikaslea eta ikus entzunen taldeko kidea. Zuzendariaren alaba. Bere sexualitate dela eta zalantzak ditu, eta Emaline Addario-taz maiteminduta dago.
  • Ken Messner (Patch Darragh): Institutuko zuzendaria eta Katen aita. Bere emaztea, Katen ama, neska gaztea umea zenean hil zen. Luken amari, Sherryri, hurbiltzen hasi zaio.
  • Sherry O’Neil (Claudine Mboligikpelani Nako): azafata eta Luken ama. Ken-i hurbiltzen hasi zaio.
  • McQuaid (Rio Mangini): lehen mailako ikaslea eta ikus entzunen taldeko kidea. Luken laguna da. Neskekin nahiko traketsa da.
  • Tyler (Quinn Liebling): lehen mailako ikaslea eta ikus entzunen taldeko kidea. Luken laguna da. Ikasketetan zailtasunak ditu dislexia dela eta.
  • Emaline Addario (Sydney Sweeney): antzerki taldeko ikaslea. Oliverren neskalaguna.
  • Oliver Shermerhorn (Elijah Stevenson): azken urteko antzerki taldeko ikaslea. Emalinen mutilaguna. Nueva York-era ihes egin nahi du.

Beste pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leslie (Abi Brittle): Ikus entzunen taldeko kidea. Erlijioarekin du lotura.
  • Cedric (Jalon Howard): Antzerki taldeko kidea.
  • Scott Pocket (Connor Muhl): Ikastetxeko berriak goizero iragartzen dituen ikaslea, Jessicarekin batera.
  • Jessica Betts (Nicole McCullough): Ikastetxeko berriak goizero iragartzen dituen ikaslea, Scottekin batera.
  • Mr. Stargrove (Ben York Jones): Ikus entzunen taldearen arduraduna den irakaslea.
  • Leroy O’Neil (Zachary Ray Sherman): Luken aita, semeak 7 urte zituela etxetik alde egin zuena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]