Exoterismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Exoterismo kontzeptua esoterismoaren aurkakoa da. Etimologikoki grezieratik dator, ἔξω eksô, eta kanpokoa adierazi nahi du. Erlijio eta sinesmenen munduan publikoki adierazten dena esan nahi du. Doktrina eta irakaskuntza munduan exoterikoak sekreturik gabe zabaltzen direnak dira. Metafisikan esaterako exoterikoa elementu baten kanpokoa da, ikusten dena.[1] Beste adiera batean exoterikoa izan daiteke sinesmen edo erlijio baten kanpoko adierazpenak.

Sinesmen batean publikoak diren ekimenak exoterikoak dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pierre Riffard: Diccionario del esoterismo. Madril:Alianza, 1983, 169.or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. P. Riffard, 169.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]