Extremadurar nazionalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Extremadurar nazionalismoaren bandera.

Extremadurar nazionalismoa lurralde horretan oso gutxi garatu den mugimendu politikoa da.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Extremadurako erkidegoan erregionalismotik kanpo mugimendu epelak eman dira horrelako ideologia zabaltzeko eta ez dute arrakasta handirik izan. Gaur egun erregistratuta ia ez dago horrelako ideologia defenditzen duen alderdi politikorik. Salbuespen bakarra Partido Regionalista Extremeño Prex-Crex-Coalición Extremeña izan daiteke; koalizio horrek 2007an aldaketa ideologiko bat eman zuen Extremaduraren izaera nazionala onartzeko.[1]

Extremadurako nazionalizmoa batez ere hizkuntza, extremadurera, erreibindikatzen du eta ezkertiarra da.

Horrelako mugimenduen arrakasta falta ulertzeko esan behar da extremadurar gehienek haien burua espainiarrak bezala onartzen dutela. Dena dela, gero eta gehiago dira nazionalismoaren aldeko indarrak eta, batzutan, udal gobernuen buruak eta zinegotziak izan dira. Horrela gertatu zen 1986an; urte horretan Bloque Extremeñista Revolucionario Majadas de Tiétar herriko alkatetza lortu zuen.[2] [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]