Ez-beligerante

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez-beligerante bat gatazka jakin batean borrokatzen ez den pertsona, estatu edo erakunde bat da. Termino hori sarritan erabiltzen da gerran militarki parte hartzen ez duen herrialde bat deskribatzeko[1].

Estatu ez-beligerantea eta neutrala bereizten dira: gerran beligerante diren batzuei lagun diezaiekete, baina ez du zuzenean parte hartu operazio militarretan. Borrokaldi edo eraso batean parte hartzen ez duen pertsona bat deskribatzeko ere erabil daiteke termino hori, batez ere borrokaldia edo erasoa probableak badira. Istilu zibilen egoera batean, errebolta bat kasu, zibilak beligerantziaren arabera bana daitezke, hau da, benetan borrokatzen direnak edo borrokatzeko asmoa dutenak, eta ez beligeranteak, ikusle hutsak direnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Payne, Stanley G.. (2008). Franco and Hitler: Spain, Germany, and World War II. Yale university press ISBN 978-0-300-12282-4. (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]