Ez naiz inoiz Dublinen egon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez naiz inoiz Dublinen egon
Jatorria
Egilea(k)Markos Goikolea
Argitaratze-data2023
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mireia Gabilondo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Ekoizpen-diseinatzaileaFernando Bernués

Ez naiz inoiz Dublinen egon Markos Goikoleak idatzitako antzerki-obra da. 2023an estreinatu zen Donostiako Antzoki zaharrean.[1]

Antzerkigintza Berriak programaren bidez hasi zen Markos Goikolea bere lehenengo obra eszeniko luzea izan zen honen gidoia osatzen. Bost hilabeteko epea izan zuen testua garatzeko, eta arte eszenikoetako profesionalen gidaritzapean egin zuen lan. Gabilondok ere parte hartu zuen prozesu horretan, eta hala izan zuen zuzendariak Goikolearen obraren berri: «Laborategian sortu den testu bat da, oso gertutik bizi izan dut, eta asko gustatu zitzaidan zertaz hitz egiten zuen, nola zegoen josita eta idatzita...».[1]

Era berean, lehenengoz aritu da Gabilondo aldi berean aktore eta zuzendari lanetan, eta pozik dago emaitzarekin: «Erabakia hartu arte ibili nintzen bueltaka, sekula ez nuen horrelakorik egin, baina oso esperientzia polita izan da».[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.[2]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Enzunza Mallona, Olatz. «Familiako oreka, hankaz gora» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  2. «Ez naiz inoiz Dublinen egon» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]