Ezjakintasun arrazional

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezjakintasun arrazionala egoera bat definitzen duen kontzeptua da, non ezagutza berria eskuratzeak ezagutza hori izateak ekarriko lituzkeen onurak gainditzen dituen.

Esaten da ezjakinak izatea arrazionala dela erabaki informatu bat hartzeko behar adina heztearen kostua ez denean konpentsatzen informatutako erabaki hori hartzean lortuko litzatekeen onuragatik, eta, beraz, irrazionala izango litzateke hezten denbora gastatzea. Horrek ondorioak ditu pertsona askok hartutako erabakietan, hala nola hauteskunde orokorretan, non oso txikia baita boto bakar batek emaitza orokorra aldatzeko aukera.

Termino hori ekonomian erabiltzen da, bereziki aukeraketa publikoaren teorian, baina baita arrazionaltasuna eta hautua aztertzen duten beste diziplina batzuetan ere, filosofia (epistemologia) eta jokoaren teoria barne.

Anthony Downsek sortu zuen terminoa An Economic Theory of Democracy tratatuan.[1]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun enpresaburu batek bi hautagairen edo gehiagoren artean aukeratu behar duela zeregin bat betetzeko, 10 €/orduko. Izangai bakoitzak behar duen denbora aldatu egingo da hautagaiaren trebetasunaren arabera; beraz, enpresaburuari langile azkarrena kontratatzea interesatzen zaio. Enpresaburu horri elkarrizketak egiteko egun baten kostua 100€ da. Enpresaburuak badaki hautagaiek 95 eta 105 ordu bitarteko tartean osatuko luketela lana, eta arrazoizko erabakia izango litzateke hautagaia aukeratzea, elkarrizketa-egun bat baino prozesu sinpleago baten arabera (100 €-ko kostu finkoarekin), adibidez, txanpon bat jaurtiz.

Hautagairik onena 9 ordu eta 30 minutuan lana osoa egin dezakeen bat da, 100 € gastatzen dira elkarrizketetan, eta egoerarik okerrena saihesten da, hau da, 10 ordu eta 30 minutu lana egiten tardatzen duen langilea kontratatzea. Txanpon bat edo dado bat botaz gero, langilerik onena lortzeko aukera eta txarrena lortzeko aukera berdinak dira, eta ez dira ehun euroak gastatzen elkarrizketetan.

Kasu askotan, eredu heuristikoa aplikatuz har daiteke erabakia, sinplea baina ez oso zehatza. Adibidez, gosarirako zein bazkari-marka aukeratu erabakitzean, erosle batek azukre gutxien duena erostea erabaki dezake, produktu guztien azterketa sakona egin beharrean.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainia batzuk kontzeptu horretaz balia daitezke, erabaki baten konplexutasuna handituz. Produktu on baten eta txar baten arteko balio-diferentzia horiek bereizteko ikerketa bat egiteak duen kostua baino txikiagoa bada, erabaki arrazionala egokiena den produktua hartzea eta ikerketa bat egiteko aukera baztertzea izango litzateke. Hala, kalitate txikiagoko produktuaren fabrikatzaileari aukera, konbinazio eta neurri gehiago hartzea komeni zaio, eta horrek erabaki informatu bat hartzea konplexuegia dela erabakitzen duten erosleen kopurua handituko luke.

Politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikak eta hauteskundeek funtzionamendu bera dute. Hautesle batek hautagai edo politikei buruzko erabaki arrazional bat hartzean kontuan hartu behar dituen gaien kopurua handitzean, gai politiko bakar baten arabera bozkatzea bultzatzen da, alderdiaren ildoari jarraitzea, jingoismoa, botoen salmenta edo ausaz aukeratzea, eta horrek mesede egiten die hautesleen ordezkari ez diren politikariei.

Kostuaren eta mozkinaren arteko proportzioa kostuak handitzean edo irabaziak murriztean handitzen denez, ondorio bera gerta daiteke politikari batek erabakia hartzen duenean, publikoaren nahiak edozein direla ere. Hautesleek beren botoak gutxi direla ikusten duten bitartean, pizgarri handia izango dute hautagaien berri izateko.

Adibide konplexuagoa da boto-emaile bat alderdi politiko batekin identifikatzen denean. Boto-emaile arduradun batek politika soziala, kanpokoa eta abar aztertuko lituzke, eta bere ondorioak hobekien islatzen dituen alderdi politikoa aukeratuko luke. Baina boto-emaileak alderdi batekin edo politikari batekin hauteskunde-ziklo ugaritan ados daudenean, alderdiak irabaziko du boto-emaile horien konfiantza, eta haiek beren azterketa egiteari utziko diote, eta, besterik gabe, hautatu duten alderdiari botoa ematen jarraituko dute.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezjakintasun arrazionalaren aldeko proba enpiriko gehienak hautesleen apatia-azterketetatik sortu ziren, 1950eko hamarkadan [2] oso handia izan baitzen. Hala ere, apatia horrek azkar egin zuen behera hirurogeiko hamarkadan[3], Vietnamgo gerra bezalako gaiekiko kezkak antzerki politikoa polarizatu zuenean. Hori bat dator hautespen publikoaren teoriarekin; norberaren herrialdeko politikan interesa handitzen bada, analisiaren edo hautestontzirako bidaiaren onura areagotu egiten da.

Gainera, ezjakintasun arrazionalaren balioa auzitan jar daiteke, ez baitu kontuan hartzen aztertzen ez diren gaietan erabakietan duen eragina.

Gai jakin batean denbora eta energia inbertitzeak adarkatzeak ditu beste erabaki-eremu batzuetan. Pertsonek, batzuetan, ez dute hori kontuan hartzen inbertsioaren kostua beren mozkinekin alderatuta oharkabean baloratzen dutenean. Hala, batzuetan, kontuan hartzen dira ezagutza espezifikoaren kanpo-onurak.

Adibidez, boto-emaile batek hautagaiei eta aukera politikoei buruz eskuratzen duen informazioak, bere botoan eragiteaz gain, bere lanarekin, finantzekin edo hezkuntzarekin zerikusia duten beste erabaki garrantzitsu batzuei buruz ere egin dezake zeharka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Downs. (1957), An Economic Theory of Democracy; New York: Harper & Brothers, 1957; p. 244–46, 266–71
  2. Campbell, A., Converse, P., Miller, W. and Stokes. D. (1960), 'The American Voter', Wiley, N.Y.
  3. Nie, N., Verba, S. and Petrocik, J. (1976), 'The Changing American Voter', Harvard University Press, Cambridge, Mass.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]