Edukira joan

Ezkertoki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezkertoki, Euskadiko Ezkerra alderdiaren kideak biltzen ziren tabernek edo egoitzek zuten izena da. 1982. urtekoak izan ziren lehenak, Euskadiko Ezkerra alderdi moduan sortu zen urtea. Garai hartan Euskadiko alderdi politiko gehienetan ohikoa zen moduan hamarnaka egoitza zabaldu zituzten[1]. Gehienbat Bizkaian eta Gipuzkoan zeuden eta 1992- 1993an EE alderdiaren izenean zeuden egoitzak PSE-EEko Herriko Etxeren zati izatera pasatu ziren[2]. Alderdiaren izenean ez zeuden tabernek aldiz ibilbide desberdina izan zuten. Batzuk saldu zituzten, beste batzuk aldiz EEk jaso zuen banaketaren historiaren jarraipena izan zuten.

Gaur egun "Ezkertoki" izena daraman egoitza eraginkor eta ezagunena, Zarautzen dago. Bertan, Ezkertokik, Zazpi Kultur Elkartea eta Zazpi taberna barnebiltzen dituena, hainbat jai edo/eta PSEren ekitaldi politiko burutzen dituzte[3][4][5][6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]