Eztabaida:Abeltzaintza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Abeltzaintza animaliak haztea da, gero haien haragia, esnea, larrua, arrautzak, artilea eztia eta abar ekoizteko eta aprobetxatzeko. Nekazaritzaren jarduera osagarria da garatzen ari diren eskualdetan, eta errentagarritasun handia du eskualde garatuetan. Abeltzaintza handituz joan den jarduera bat da. Planetaren azaleraren %30 larrez beteta dago, eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren %33. Azken 50 urteetan haragi-ekoizpena bikoiztu egin da eta esnearen kontsumoa gora egin du garatzen ari diren herrialdeetan.


Animalia-espezie ugarienak honako hauek dira; behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-aziendak. Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, kunikultura edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza. Azken mendean, arraza hautatuak lortu dira, eta aziendari eragiten dioten gaixotasun asko daude. Teknologiari esker, ekoizpena handitu da, eta produktuak beste herrialde batzuetara garraiatzeko aukera dago.

Abeltzaintza sedentarioa Abeltzaintza hedatuena da. Azienda ez da aldatzen janaria lortzeko; larreak ditu edo pentsuarekin elikatzen da.

Abeltzaintza nomada Etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Azienda zaintzen duten pertsonak ere aziendarekin batera aldatzen dira lekuz. Azienda urtaroen mende dago; neguan haranetara eta udan mendietara.

Abeltzaintza estentsiboa Ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina produktibitate txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.

Abeltzaintza intentsiboari Abeltzaintza-industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.

Iberiar penintsula ezaugarri fisikoen arabera zenbait gunetan banatzen da. Abeltzaintza oso garrantzitsua da: Gune ozeanikoa: mendian haragitarako abeltzaintza estentsiboan espezializatzen dira, eta inguruneari ondo egokituta egoten da. Hori dela eta, oso garrantzi handia dute tokian tokiko espezie autoktonoek; izan ere, ez dute zainketa berezirik behar eta altuerako klima baldintza gogorrak ondo jasaten dituzte. Euskal Herrian, behi-azienda da nagusi; baina esnetarako eta haragitarako ardi-azienda ere garrantzitsua da, tradiziotik datorrelako eta produktuetako batzuek jatorrizko izena dutelako, hala nola Idiazabal gazta. Gune litoralean estabulazio azienda izaten da nagusi. Haragia eta esnea ustiatzen dituzte, eta espezieek ez dute bertakoak izan behar. Penintsulan nekazaritza estentsiboa da nagusi; haragia ekoizten da eta behi, ardi eta txerri-azienda hazten da. Extremadurako, Salamancako eta Zamorako larretan behi-azienda nagusitzen da. Azken urteetan behi eta ardi-abeltzaintza intentsiboa handituz doa landa-gunetan, hiri-gunetan eskaera handia delako. Mediterraneo aldean abeltzaintza ez da garrantzitsua ekonomiarako. Nekazaritzarako oso baldintza onak daude eta horrek aberasten du gunea. Estentsiboa izaten da Katalunian izan ezik, han intentsiboa da eta haragia eta esnea ekoizten dituzte. Kanariar Uhartetan larrerako gune asko ez dagoenez, urria da. Ardi eta ahuntz-azienda estentsiboak, eta txerri eta hegazti-azienda intentsiboak dira.