Eztabaida:Afganistan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Armarria desberdiña da.--83.213.198.114 15:39, 23 apirila 2016 (UTC)

https://en.wikipedia.org/wiki/Emblem_of_Afghanistan

Afganistan Talibanen esku[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Afganistan Talibanen esku dago, eta 2001-2021 tartean (Wikipedia existitu den tarte berbera) bertan egondako Afganistango Errepublika Islamikoari buruz artikulua jada egin dugu. Bi aukera daude une honetan: edo egiten dugu beste bat Afganistango Emirerri Islamikoari buruz eta hau uzten dugu herrialdearen ezagutza orokorrari buruz hitz egiteko, edo zuzenean hau da Afganistango Emirerri Islamikoa, eta bertan azaltzen dugu nolakoa den herrialdea gaur egun (kontuan hartuta nazioarteko onarpen osorik ez duela. Ni bigarrenaren aldekoa naiz, lana aurrezten digulako eta, gauza oso arrarorik gertatu ezean, bigarrenak izango duelako onarpena etorkizunean. Baina, arazo batzuk daude: teknikoki ez da horrela (oraindik) eta Wikipedia ez da kristalezko bola bat.

Era berean, bandera txantiloietan Talibanen bandera jartzearen aldekoa naiz, hori ari direlako erabiltzen jada eraikin ofizialetan, nahiz eta konstituzioan ez den agertzen. Theklan (eztabaida) 10:37, 18 abuztua 2021 (CEST)[Erantzun]