Eztabaida:Alakrana atunontziaren bahiketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Defentsa Ministerioak alakranaren irudiak argitaratu ditu. Copyright al dute? Igo al daitezke commonsera? 13:15, 8 Azaroa 2009 (UTC)Joxemai

Galdera ona. Oker ez banaiz, AEBetako Gobernuaren irudi guztiak libreak dira, baina ez da berdina gertatzen Espainian. Irudi horiek legeren batean txertatuta agertuko balira, libreak izango lirateke; bestela, nire ustez, ez.--Unai (esan) 13:23, 8 Azaroa 2009 (UTC)

Info gehiago hemen.--Unai (esan) 13:25, 8 Azaroa 2009 (UTC)

Ikusi hemen agertzen den irudia. Behean jartzen du Esta imagen puede ser reproducida si en los créditos elige una de estas opciones: ©Ministerio de Defensa de España o ©mde.es.--An13sa 13:26, 8 Azaroa 2009 (UTC)
Orduan, irudi horretan kredituak jarrita, jarri ahal izango genuke?13:47, 8 Azaroa 2009 (UTC)Joxemai

Ez dut uste, Defentsa minsiterioko webguneko Lege Oharra irakurtzen baduzu honakoa jartzen du irudiei buruz: Su uso, reproducción, distribución, comunicación pública, transformación o cualquier otra actividad similar o análoga, queda totalmente prohibida salvo que medie expresa autorización del Ministerio de Defensa. La licencia de uso de cualquier contenido de este Portal otorgada al usuario se limita a la descarga por parte del usuario de dicho contenido y el uso privado del mismo, siempre que los citados contenidos permanezcan íntegros..--An13sa 13:53, 8 Azaroa 2009 (UTC)

Wikiesanak txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut wikiesanak txantiloia beriz ere bukaeran jarri dela. Nire iritziz horrela guztiz aparte geratzen da, erreferentzien ondoren. Baliteke irizpide orokorra bukaeran jartzea izatea, baina kasu hau ezberdina dela iruditzen zait. Beste nonbait, beste wikipedia batean eta ia seguru kalitatezko artikulu batean wikiesanak tartean ikusi ditut gainera. Wikiesanek artikulu honetan leku nabarmenagoa behar dutela pentsatzen dut. Zer iruditzen zaizue? 12:12, 12 Azaroa 2009 (UTC)Joxemai