Eztabaida:Alardea (telesaila)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo,

2, 3 eta 4. alaten sinopsia idaztea falta da. Eskerrik asko --Telebista (eztabaida) 19:50, 1 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Ados, ahal dudanean idatziko ditut. Bide batez, ez nator oso bat "hizkuntzarekiko kritika" atalarekin. Hasteko, uste dut egokiagoa dela "Harrera" izeneko atal baten (bertan kritikarien iritziak bilduta) azpiatal gisa jartzea, baina erreferentzia gabe sare sozialetan esandakoa biltzea ez dakit oso egokia den. Iruzkin asko egin direnean bai, ondo dago sareetan izan duen inpresioa biltzea, baina oso oihartzun gutxi izan duenean, ez dakit... Adibidez, gidoiei buruz txio bakar bat aurkitu dut Twitter-en. Bide batez, zuzendariak badaki euskaraz, eta aipatzen diren aktoreek ere bai (beste kontu bat da euren euskara maila, baina euskaraz badakite).-Gandalf Grisa (eztabaida) 20:44, 1 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]