Lankide eztabaida:Telebista

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Telebista, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

17:54, 14 abuztua 2017 (UTC)

Gailurra eta eskubide urraketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Telebista. Gailurra artikuluan sartu dituzun paragrafo batzuk hitzez hitz kopiatu dituzu Eitb-ren webgunetik. Webgune horrek copyright lizentzia erabiltzen du, eta beraz, egin duzun hori egile eskubideak urratzen ditu. Testuak moldatu eta beste hitzekin jarri ezean, ezabatu beharko dira. Bestalde, lan ona egin duzu taulekin eta abarrekin. Paragrafoen amaieran kanpo loturak sartzea baino egokiagoa da erreferentzia sartzea. Kodean nola egiten den jakiteko ikus hemen, eta ikusizko editorean nola egin, ikus hemen. Ondo izan.--Xabier Cañas (eztabaida) 03:48, 15 abuztua 2017 (UTC)

Kaixo! Bai, orain zure hitzekin jarri duzu eta ez dago eskubide urraketarik. Halere tonua aldatuko nioke, kontuan izanik hau entziklopedia bat dela eta gertaerak kontatzen direla. Adibidez, lehen denboraldian esaten da Mendi tontorrera iristeko bide bat baino gehiago egoten dira eta saio bakoitzean bi ezagutuko ditugu. Horri iragarki moduan ondo dago, baina hemen agian egokiagoa honelako zerbait izan daiteke: Denboraldi honetan mendi bakoitzeko igoera desberdin bi erakusten dira. Ikusten duzunez erakutsikoeta ditugu bezalakoak ez dira normalean erabiltzen. Zure kontu esalditxoak moldatzea, ados? Lan ederra egin duzu benetan. Segi horrela!-Xabier Cañas (eztabaida) 15:35, 15 abuztua 2017 (UTC)
Euskarazko Wikipedian (ezta ingelesezkoan ere) ez dago Gaztelerazko Anexo izen-tarterik. Gaztelerazkoan Anexo izen-tartea sortzea erabaki zuten entziklopedikoa ez zen informazioa baina lagungarria izan zitekeena biltzeko. Berez, entziklopedia sintesi lana da, hau da, esanguratsua den informazioa, erreferentziatua, eta irakurleari modu azkar batean gaiaren zentzua hartzen lagunduko duena. Halere, batzuetan erabili daiteke "zerrenda" artikuluak. Adibidez, Mariasun Landaren artikuluan bere lan guztiak jartzea artikulua desitxuratuko luke eta irakurketa zailduko luke. Horregatik, Mariasun Landaren artikuluan lan nabarmenenak jarri dira (sariren bat jaso dutenak; itzuliak izan direnak...) eta gero beste artikulu bat sortu da "Mariasun Landaren lanen zerrenda" izenarekin, eta hor bai, zerrenda osoa sartzen da.
Irudiei dagokionez, Commons proiektura igo behar dira lehenik. Kontuan izan irudiak lizentzia askea izan behar dutela, Creative Commons Aitortza eta Berdin Partekatu lizentzia gutxienez. Irudia zeure bada, oso erraza da. Hemen irudiak igotzeko laguntza orriak: Irudiak nola igo eta irudiak erabili. Beste zalantzarik baduzu galdetu lasai!-Xabier Cañas (eztabaida) 08:54, 16 abuztua 2017 (UTC)

Goenkaleko atalen zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Telebista. Eskerrik asko Goenkaleko atalen zerrenda orrialdea sortu eta lantzeagatik; lan bikaina, zorionak! Nik Goenkaleko aktoreen zerrenda sortu dut, eta denbora duzunean eskertuko nizuke orrialde horretatik pasa eta ondoren niri orrian agertzen denari buruzko zure iritzia ematea. Horrez gain, pertsonaia batzuen abizenak ez dakizkit edo ez ditut aurkitzen, beraz, abizen gehiago baldin badakizu ere asko eskertuko nizuke bertan txertatzea. Zuk ere Goenkaleko atalen zerrenda orrialdean laguntza behar baduzu, abisatu. Gustora lagunduko dizut. Edizioak (eztabaida) 12:41, 26 abuztua 2017 (UTC)

Goenkaleko atalen zerrenda + Gailurra[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Telebista. Goenkaleko atalen zerrenda aldatzen eta hobetzen jardun naiz zure aholkuak kontuan hartuz, ea zer iruditzen zaizun orrialdea orain. Arrazoia zenuen, lehen pixkat nahasgarria zen taulena, uste dut orain hobeto dagoela. Pixkanaka denboraldi berriak gehitzen eta aktore gehiago sartzen joango naiz. Bestalde, sentitzen dut baina, bila eta bila ibili ondoren, nik ere ez ditut Gailurra orrialdean falta diren audientzia datuak lortu. Edizioak (eztabaida) 14:44, 27 abuztua 2017 (UTC)

"Autentikoak" telebista saioa[aldatu iturburu kodea]

Eguerdionǃ

Historialean ikusi dudanez, Autentikoak telebista saioaren audientzia datuak zuk idatzi dituzu. Nik ezin ditut lortu eta beraz ezin ditut idatzi.

Nire iritzian oso programa duin eta ona izan da baina honen amaiera ikusleen datu emaitza kaxkarren ondorioz izan denez, audientzien datuak idaztea primeran legoke. Egin ahal duzu? Egiten baduzu, zoragarri. Mila esker aldez aurretik. -Oraina (eztabaida) 12:25, 13 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]

Abestien hitzak eta egile eskubideak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Telebista:

Maite zaitut (Pirritx eta Porrotx) artikuluko hitzen atala ezabatu dut. Gogoratu abestien hitzek egile eskubideak dituztela, eta hitzen lizentziak Wikipediakoarekin bat ez badatoz (CC) ezin ditugula besterik gabe osorik kopiatu eta hemen itsatsi (argibide gehiago hemen: Wikipedia:Egile eskubideak).

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 00:48, 12 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Zerrenda:Goenkaleko aktoreak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Telebista. Oso ongi, egin beharrezkoak iruditzen zaizkizun aldaketa guztiak. Seguru lan bikaina egingo duzula, beti bezala. Eskerrik asko. --Edizioak (eztabaida) 22:33, 10 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

Martin telesaila[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Telebista. Martin telesaileko datuak eguneratzen nabil, eta zalantza bat daukat 4 eta 5. denboraldiekin. Badirudi bi denboraldietako atalak jarraian emititu zirela (zenbait iturritan bi zatitan banatutako denboraldi bakar gisa agertzen dira, ez dakit horrela sailkatzea egokiagoa izango ote den?). Dena den, kontua da 56. ataletik aurrera aldatzen direla hasierako kredituak (Jose Ramon Argoitia agertzen da Jon Elolaren ordez), beraz uste dut 56 eta 57 atalak 5. denboraldiaren barruan egon beharko liratekeela. Hala ere ez nago seguru eta aurreko sailkapena zure denez zuk zer uste duzun jakin nahi nuke.

Bide batez, Goenkaleko aktore zerrendari dagokionez jakinarazi nahi dizut Miren Gojenola Ama Paresiren paperean gonbidatu gisa agertu zela 21. denboraldian, denbora duzunean taulak eguneratzeko.-Gandalf Grisa (eztabaida) 00:43, 2 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Aitziber Garmendia (Martin)[aldatu iturburu kodea]

Kaixoǃ Aitziber Garmendiaren pertsonaia ez da agertzen Martin telesaileko 1x11 atalean ("Atenas"), beraz 100 ataletan beharrean 99 ataletan agertzen da telesail osoan zehar. -Gandalf Grisa (eztabaida) 14:57, 14 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo! Programaz programako eguneroko audientziak non lortzen dituzu?? Oso interesgarria iruditzen zait. Milesker! —Aurreko iruzkin sinatugabea Ibarreusk (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.