Eztabaida:Alkiza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Armarriari dagokionez[aldatu iturburu kodea]

Gaztelerazko wikpediak bestelako armarri bat erakusten du, goikaldean garezurra duena. Ez dakit zein den zuzena. Alkizakorik ba al da hemen?

--OrE (eztabaida) 06:48, 6 apirila 2012 (UTC)

Akordeoia jotzen agertzen dena ez zen Kaxiano[aldatu iturburu kodea]

Kaixo,

Zorionak eta eskerrik asko Alkizari buruzko artikulu honetan hainbeste ahalegindu zaretelako.

Amaiera aldera argazki zahar bat dago, bertan gizon bat agertzen da akordeoia jotzen udaletxeko balkoitik beste bi musikorekin batera.

Alkizara garai hartan bi akordeoilari etortzen ziren: Kaxiano eta napar bat, itsuak biak.

Kaxiano betaurreko beltzekin ateratzen zen beti, naparra betaurrekorik gabe.

Bere taldeko bateriajolea "Amallu" zen, Amasako izen bereko baserrikoa.

Argazkian neska batzuk ageri dira dantzan eta mutil koadrila bat begira, izeba bat, osaba bat eta nire aita tartean.

Eskerrik asko berriz ere.

Ibon