Alkiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alkiza
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Alkiza, Euskal Herria.JPG
Alkizako irudi orokorra.

Alkizako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Alkiza
Alkatea Juan Ignacio Umenez Urrezola
Posta kodea 20494
INE kodea 20006
Herritarra alkizar
Kokapena
Koordenatuak 43° 10′ 21″ N, 2° 06′ 32″ W / 43.1725845°N,2.1089901°W / 43.1725845; -2.1089901Koordenatuak: 43° 10′ 21″ N, 2° 06′ 32″ W / 43.1725845°N,2.1089901°W / 43.1725845; -2.1089901
Alkiza hemen kokatua: Gipuzkoa
Alkiza
Alkiza
Alkiza (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,87 km2
Distantzia 25 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 346 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -4)
% 51,66 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,34
Dentsitatea 29,15 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 39,19
Zahartze tasa[1] % 18,62
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 123,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,98 (2011)
Genero desoreka[1] % -2,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,44 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 85,05 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 65,7 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1731. urtea
Webgunea http://www.alkiza.eus/

Alkiza Gipuzkoako erdialdean eta Tolosaldeako eskualdean kokaturik dagoen landa-udalerri euskalduna da.

346 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 27 kilometrora dago. Alkizarrei "oiloak" ezizenaz deitzen zaie.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Larraul eta Asteasu, hegoaldean Hernialde, Tolosa, Albiztur eta Bidania-Goiatz, ekialdean Anoeta eta mendebalean Errezil udalerriak mugakide ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkizako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkizako udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[3] 2011[4] 2007[5] 2003[6] 1999[7] 1995[8] 1991[9] 1987[10] 1983[11] 1979[12]
Alkiza Abertzale Ezkertiarrak (AAE) %86,83 7 %81,19 7 %88,96 7 %93,29 7 %77,25 7 %95,36 7 - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) %1,20 0 %0,00 0 %2,45 0 %1,83 0 - - - - - - - - - - - -
Euskadiko Ezkerra (EE) - - - - - - - - - - - - %9,55 7 %91,80 7 %67,82 7 - -
Alkizako Herriaren Talde (AEH) - - - - - - - - - - - - - - - - %32,18 2 %37,44 2
Euskadiko Lanaren Alderdia (PTE) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %0,00 0

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkizako Felipe Legarra[13] (Ahotsak[14][15] proiekturako).

Alkizan[16] Tolosaldeko euskara[17] hitz egiten da, gipuzkeraren aldaera dena.

UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Herritar gehienak euskaldunak dira. Ez da kidea, baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu Alkizak. Euskal hiztunen portzentajea % 70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. 2010eko datuen arabera Alkizan euskaldunak %85 dira, eta euskararen erabilera % 65,7.

Alkiza Ahotsak.eus atarian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugari dira (gutxienez 8 hizlari) Ahotsak.eus atarian Akizako hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lete baserria monumentu izendatua dago, Sailkatutako Kultura Ondasuna. Erdi Aroko jatorria du eta garai horretakoak dira erdi puntuko arku bat eta behe-solairuko horma-atal gotikoaren zati batzuk, baita XVI. mendeko zurezko zutoinak eta habeak ere. Gaur egungo baserria XVIII. mendeko eraikin barrokoa da.
  • Herritik kanpo, bestetik, Koldobika Jauregi eskultoreak aurrera daraman Ur Mara Museoa dago.
  • Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa. Basoko biodibertsitatea: larreak, pago motzak... Bestalde, interpretazio zentro honetan, alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana ezagutarazi nahi da. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak…
  • Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE). 1997an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 sarekoa sartu zuten guneak dituen interes handiko habitatak eta flora- eta fauna-espezieengatik. Geroago 2004an, Europako Batzordea Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izendatu zuen. Eta 2013an, Eusko Jaurlaritzak, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu zuen.[18]

Alkizar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkizako eliza.
Alkiza herriguneko irudi panoramikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alkiza Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa