Eztabaida:Almería

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau Almeria izendapenean sortu zen hasiera-hasieratik. Hiri honek euskaraz aipatzean ez du inolako tiletik (begira telebistako albisteetan edo euskarazko edozein aipamenetan), nere ustez artikulua bere hortan Almeria bezala utzi beharko litzateke eta gehienera orri horretara birzuzenduko lukeen "Almería" birzuzenketa, ez baita euskarazko izendapena, gaztelaniazko baizik.

Ingelesek beren hizkuntzan euskaraz bezala ez dute tiletik eta garbi dute: Almeria.

Beste adibide bat. Bordeaux frantzesezko hiriaren euskarazko izendapena Bordele da eta artikulua honela izendatua dago. Gero "Bourdeaux" izendapena birzuzenketa delarik. Agur.
--Euskalduna (esan) 0:59, 2009ko Ekainaren 5a (UTC)

Ikus hau. --Unai (esan) 18:27, 6 Ekaina 2009 (UTC)

Ba zuk itsatsi didazun txosten horren arabera euskaraz Muros (A Coruña) edo Muros (Galiza) izan beharko litzateke eta ez Muros (Coruña). Hortaz aldatu egin beharko litzateke. --Euskalduna (esan) 20:34, 2009ko Ekainaren 6a (UTC)

Hori artikulu horren eztabaida-orrian edo Txokoan eztabaidatuko da. Izan ondo.--Unai (esan) 18:59, 6 Ekaina 2009 (UTC)