Eztabaida:Amurrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ez dut argi auzo eta herri terminoen arteko ezberdintasuna. Amurriokoak auzoak ala herriak dira? Izaera administratiboa badute, kontzejuak edo administrazio-batzordeak direlako... Norbaitek hori argitu al diezadake? --Unai Fdz. de Betoño 22:43, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Ez dakit seguru, baina nik uste dut hurbilketa hori ona dela: kontzejua badaukate -> herria; ez badaukate -> auzoa. Dena den, ez dut uste kasu guztietan horrela izango denik. Nik dakidanagatik, Bizkaian udalerri bateko herriei "auzo" deitzen zaie (gaztelaniaz "barrio" edo "barriada"), nahiz eta herri nagusitik banatuta egon, adibidez nire herrian. Gasteizen eta Trebiñun, arrazoi historiko eta geografikoengatik (herrixka isolatuak dira, horietako asko lehen udalerriak izan zirenak), "herri" deitzen zaie eta kontzejua daukate.
OK. Beraz, Amurriokoak herri gisa jar ditzakegu oraingoz, inork kontrakoa ez badio. --Unai Fdz. de Betoño 23:09, 5 Otsaila 2008 (UTC)