Amurrio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amurrio
 Araba, Euskal Herria
Amurrio 15.JPG
Amurrioko udaletxea.

Amurrioko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Aiaraldea
Izen ofiziala Escudo de Amurrio.svg Amurrio
Alkatea Josune Irabien Marigorta EAJlogo.jpg
Posta kodea 01470
INE kodea 01002
Herritarra amurriar
Kokapena
Koordenatuak 43° 03′ 09″ N, 3° 00′ 03″ W / 43.0525066°N,3.000896°W / 43.0525066; -3.000896Koordenatuak: 43° 03′ 09″ N, 3° 00′ 03″ W / 43.0525066°N,3.000896°W / 43.0525066; -3.000896
Amurrio hemen kokatua: Araba
Amurrio
Amurrio
Amurrio (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 96,36 km2
Garaiera 219 metro
Distantzia 41 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 10.307 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 27)
% 49,68 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,32
Dentsitatea 106,96 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,11
Zahartze tasa[1] % 18,54
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 45,79
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 74,98 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,16 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,44 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 27,22 (2010)
Euskararen erabilera %  4,7 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1919. urtea
Webgunea http://www.amurrio.org/


Amurrio Arabako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, probintziako populazio handiena dutenen artean hirugarrena, Gasteizen eta Laudioren ondoren. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, eta Gasteiztik 40 bat kilometrora dago.

Aiaraldeko eskualdean dago eta bertako bigarren udalerri handiena da (10.307 biztanle zituen 2015. urtean).

Amurrioko erreformategi zaharra, etorkizunean Museo Etnografikoaren egoitza izango dena

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1842. urtean ez zen Aiaratik banatu udalerri berria osatzeko. Urte hartan, oraindik Aiara udalerria sortu gabe zegoen. 1919. urtera arte ez zuen hiribildu izaera lortu. 1976an bederatzi herri hartu zituen Amurriok bere udalerrian, gaur egun duen banaketa administratiboa eratuz.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrioko eliza

Amurrio udalerria hamar herriz osatua dago:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrioren ekonomiaren ardatza zerbitzuak eta batez ere industria dira. Historikoki, altzairuzko hodien ekoizpena izan da industriarik garrantzitsuena, eta XXI. mendearen hasierako petrolioaren garestitzeak eskaria asko handitu zuen eta, ondorioz, lanpostu gehiago sortu ziren. Amurrio eta Laudio bitartean Euskal Herriko eta Europako altzairuzko hodien ekoizle garrantzitsuenetako bi daude, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate.

Amurrion 50 langiletik gorako enpresak honakoak dira:

Industria-konpainia handien presentzia sendoa dela eta, Amurriok metalaren sektorearekin erlazionatutako enpresa ertainen sare trinkoa garatu du.

  • Talleres F.Larrinaga: balbulagintzara bideratutako produktuen fabrikazioa, hala nola engranaje konikoaren erreduktoreak.
  • Castinox: altzairu herdoilgaitza eta aleazio berezien galdaketa. Balbula eta beste hainbat industria-osagairen fabrikazioa.

Egurraren eta eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako jarduera ere azpimarratzekoa da.

  • Etxeguren: industria-proiektuak: muntaketak, Industria Instalazioak, mantentze-lanak eta makineriaren lekualdaketak.
  • Plaza Amurrio: eraikuntzarako hornidura, materialak, kanilak, altzariak, e.a.

Nekazaritza bigarren maila batean badago ere, aipagarriak dira baratz ekologikoarekin baita behi-aziendarekin zein ardi-aziendarekin ere erlazionatutako enpresak, esate baterako:

  • Industrias Cárnicas Burutxaga: animalia bizien ustiapenean, zatikatzean eta aziendaren haragien prestaketan aritzen da.
  • Lur Denok: elikagai ekologikoak ekoizteko eta banatzeko ekimen bat, hau guztia Euskal Herrian, eta tarteko Amurrion, dituen baratzen bidez.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960 eta 1970eko hamarkadetan Amurrioko biztanleria asko handitu zen, batez ere Bizkaian izandako industrializazio prozesuaren ondorioz )kontuan izan behar da Amurrio Bilbo Handiaren eragin eremuan dagoela). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ordea, krisi ekonomikoaren eraginez, biztanleria egonkortu egin zen. 2008an, herriak 1990eko hamarkadan galdutako 10.000 biztanleen maila berreskuratu zuen.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Josune Irabien hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, Josunek errepikatu egin zuen alkatetzan.

Amurrioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.149 (% 40,59)
7 / 17
2.126 (% 40,11)
Euskal Herria Bildu*
5 / 17
1.488 (% 28,10)
7 / 17
1.940 (% 36,60)
Ahora Amurrio/Orain Amurrio
2 / 17
738 (% 13,94)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
364 (% 6,87)
1 / 17
534 (% 10,08)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 17
282 (% 5,33)
2 / 17
602 (% 11,36)
Guk Bai
1 / 17
274 (% 5,17)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian biztanleen laurdena, gutxi gorabehera, euskaraduna da, erabilera maila, ordea, txikiagoa da. Herrian ikastola ("Aresketa") eta bertso-eskola daude. Amurriarrek Araba Euskaraz hainbatetan antolatu dute, 1986, 1996 2005 eta 2013 urteetan. Gainera, 2010. urtean Lucas Rey herri ikastetxean eskola publikoaren jaia ospatu zuten. Belaiki euskara elkartea ere aipatzekoa da, Baranbion sortua da bera.

Bertako euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrio Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia da.

Amurriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amurrio Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa