Eztabaida:Bakegileak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Copyright txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Berria egunkariak bere hiru artikuluri CC-BY-SA lizentzia emateko idatzitako agiria

Ohar bat gehitu da artikulu honetan egile-baimenak behar direlakoan. Noren baimena beharko zen? Euskarazko iturrien testuenak, bertatik esaldi batzuk hartu direlako? Artikulu osoa puzzle moduan antolatu behar izan da; inon ez zegoela historia osoa, zati solteak baizik ( 1) nola sortu ziren eta zeintzuk diren, 2) nola atxilotu zituzten, 3) apirilaren 8a); eta zati guztiak josteko ahalegin handia egin behar izan da, hori bai, esaldi batzuk berrerabilita. Berria, ETB eta artisauei berei eskatu beharko litzaieke esaldi berrerabili horiek artikuluan jartzeko? egin daiteke. Bestalde, argazkiak Argia aldizkarikoak dira eta aldizkariak bere webguneari CC-BY-SA lizentzia jartzen dio.-Ksarasola (eztabaida) 11:21, 20 apirila 2017 (UTC)

Ez dakit arazoa zein den justu, Joxemai, testu zati osoak kopia pega egin direlako? Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 08:39, 21 apirila 2017 (UTC)
Esaldi osoak hartu dira Berria egunkaritik artikulua osatzeko. - --Joxemai; (erantzunak) 09:24, 21 apirila 2017 (UTC)

Berria egunkaritik bidali dute agiri bat hiru artikulu horiei CC-BY-SA lizentzia emateko. Horrekin nahikoa izango dela uste dut.-Ksarasola (eztabaida) 07:28, 3 maiatza 2017 (UTC)

Izen aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Ekintzaileek berek beren buruei Bakegile izena eman zieten. Berria egunkariak ere Bakegile izenaren hautua egin du. "Bakearen artisau" frantsesezko "Artisans de la paix" erran-moldearen kalko bat besterik ez da, nagusiki hegoaldean erabilia. Iruditzen zait wikipediako artikuluak ere "Bakegile" izenburua hartu beharko lukeela. Nola egin? Milesker.-Bankarra (eztabaida) 22:38, 28 urria 2020 (CET)[Erantzun]

@Bankarra: Badirudi euskarazko hedabideetan zuk diozun bezala baliatu dela, ikus hemen eta hemen. Nik ongi ikusten dut izena aldatzea. Iguriki dezagun pixka bat ea beste norbaitek besterik dioen. -Iñaki LL (eztabaida) 09:31, 29 urria 2020 (CET)[Erantzun]
Iepa Iñaki LL
Bai, hasieran, komunikabide batzuek "Bakearen Artisau" erabili zuten, frantsesezkoaren kalkoa eginez, baina ekintzaileek berek bakegile erabili izan dute hasieratik Bakegile erabili zuten eta orain ere bai, beren webgunean irakur daitekeen bezala : http://www.artisansdelapaix.eus/eu/
Ikusi dut frantsesezko wikipedian nahiko erraz alda daitekeela artikulu baten izenburua (gero, pentsatzen dut aldaketa hori nolabait onartuzeko prozedura bat badagoela). Haatik, ez dakit euskarazkoan nola egiten den. Menturaz ez dut horretarako eskurik? Ados pixka bat igurikitzeko, ez gara hain presatuak. Anartean, egon pixkor.
-Bankarra (eztabaida) 14:37, 29 urria 2020 (CET)[Erantzun]
Kaixo Bankarra, ez dirudi inork eragozpenik ikusten dionik; beraz, aldatu egin dut. Hasitako eztabaidetan bi egunetan inork erantzuten ez badu, aldatu eta listo. Besterik da batere eztabaidarik pizten ez duten gaietan (afera teknikoak); hori berehala aldatu daiteke. Horretarako, joan une honetan "More" jartzen duen artikulu gaineko fitxara eskuinean eta klikatu "Mugitu". Bestalde, gogoan izan eztabaida orrietako ekarpenetan paragrafo hasieran eztabaida hariaren koskak paratzea (":" edo "::" etab.). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:55, 29 urria 2020 (CET)[Erantzun]
Ados, [[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL], bikain!
Ea oraingoan koska behar bezala ezarri dudan?
Ongi segi
-Bankarra (eztabaida) 22:24, 29 urria 2020 (CET)[Erantzun]
@Bankarra: Ongi jarri dut orain. Egin so iturburu kodeari ;) -Iñaki LL (eztabaida) 22:59, 29 urria 2020 (CET)[Erantzun]
Bai, ikasiko dut, hasieran kostatzen bazit ere! Milesker Iñaki LL (eztabaida)