Eztabaida:Beterri-Buruntza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekarpen batzuk[aldatu iturburu kodea]

Ondarean, argazkiak faltan botatzen ditugu.

Udalerrien atalean ez dugu beharrezkoa ikusten alderdi politikoa agertzea; aldiz, politikaren atalean jarriko genuke. June.a17 (eztabaida) 11:45, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Uste dugu erreferentziak falta direla. Horrez gain, infotaula osatzea ondo legoke. Beste aldetik, uste dugu "udalerriak, hauteskunde, biztanleria eta eremua" atalean gauza asko sartu dituzuela; adibidez, biztanleria demografia atalean sartu daiteke, eta eremua geografia atalean; bestela apur bat nahasia gelditzen da. Amaitzeko uste dugu atal batzuetan gehiegi zehaztu dituzuela herri bakoitzan dauden gauzak; adibidez pertsona ospetsuetan gehiegi sakondu dezutela uste dugu. Hala ere, herri bakoitzaren historian sakontzea erabaki ona iruditzen zaigu, lan ona da. Nahinchausti (eztabaida) 13:55, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Argi dago eremu horiek bereizi behar direla. Artikuluak geografiako atal bat behar du, eta hortxe egotea udalerriena, eta bestetik behar du beste bat demografiarena, eta hor taldekatu demografikoak direnak. Azkenik, politikako bat behar du. Beraz, hasierako hau bereizi beharko litzateke, eta besteak osatu. Theklan (eztabaida) 15:03, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Historia atala[aldatu iturburu kodea]

Kaotikoa da aurkezpena eta garapena. Badirudi egon zirela leinu batzuk erromatarren garaian eta, bat-batean, Espainiako Gerra Zibila. Eta horraino. Ez dago jarraikortasunik, ez kontatzeko modurik, ez erreferentzia argirik. Ulergarria izan daiteke Urnieta edo Lasareterekin, txikiagoak direla, baina Hernanik edo Usurbilek badute zer kontatu. Uste dut merezi duela buelta bat ematea atal horren antolaketari. Theklan (eztabaida) 15:10, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Oria ibaiaren mapa eskaintzen da, eta berari buruz hitz egiten da, baina eskualdean Oriak bezain beste garrantzi du Urumeak, ezta? OSMtik hartutako kaptura bat baino (lizentzia aldetik eztabaidagarria dena), ibaien mapa on bat egon beharko litzateke. Ez da geografia atalak duen arazo bakarra, baina hori nabarmena da. Theklan (eztabaida) 15:11, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]