Eztabaida:Bidasoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

-a mugatzailea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Euskaltzaindiko Jagonet sailean galdetu dut ea mugatzailea duten toponimoei izena gehitzean artikulua erortzen ote zaien. Eta erantzuna ezezkoa izan da. Hona hemen erantzuna:

"Bidasoa ibaia amaieran -a duten herri-izen guztien kasu bera da: esaterako, Hondarribia (-a) eta hortik Hondarribian, Hondarribiarekin...; baina Hondarribira, Hondarribiko, eta abar. Beste horrenbeste gertatzen da ondoan determinatzaile bat (gure Hondarribi hura) edo adjektibo bat (Hondarribi maitea) daramanean. Izan ere, herria, ibaia eta abar ez dira ez determinatzaileak ez adjektiboak, izenak baizik. Beraz, Bidasoa ibaia (Xorroxin ur-jauzian sortu eta Txingudin itsasoratzen da), Aranea ibaia, eta abar. Ez adiorik. Joxe Ramon Zubimendi JAGONETen arduraduna, Euskaltzaindia"

Orduan, uste dut artikulu honetako lehen oin oharra aurreratu egin behar litzatekeela 'Bidasoa' hitzera eta mugatzailea ez dagoela ongi aplikatua.

Egina --josugoni (erantzun hemen) 19:20, 10 maiatza 2012 (UTC)