Eztabaida:Bilbo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Xuxendu beharrekoak ziren gauza batzuk:

  • "Bilbo edo Bilbao (Erdaraz) Bizkaiako hiriburua".
Euskarazko izena da Bilbao (< bilbe + aho), eta haren laburtze xoila dugu Bilbo (Arteaga > Artia edo Aretxabaleta > Atxabalta bezalatsu). Erdaraz, berezko izenik ez du (cf. Donostia / Sant Sebastian edo Iruina / Pampelune-eta), eta Euskarazkoa bera erabiltzen da (Bilbao). Jaurerriaren izena, jakina, Bizkaia, berezko -a gabea dugu: Bizkaia, baina Bizkaiko Itsasoa.
A itsatsiarena betiko arazoa da, Bizkaia -> bizkai-ra redirekt bat bihurtzen bada hobe? Kaxero.
  • "Gran Bilbao deritzon inguruneko".
Egia da Bilbao eta haren aldiriak Euskal Herriko eskualderik Euskaldunena ez direla; baina ez dut uste, hargatik, Gran Bilbao hori ezin-bertzez iretsi behar dugula.
Amen. Itzulketa azkar bat izan zen, eta hori badaezpada hola utzi nuen. Kaxero
  • "Nerbioi ibai guztian zehar zabaltzen da".
Egun bertzerik izanagatik ere, Euskaldun-hiria izan zen (ez hain aspaldi ere) Bilbao, eta Ibaizabal deritza horko ibaiari. Espainolezko izena baizik ez da (Espainolez erabiltzekoa, beraz) Nervion, eta mamu hutsa Nerbioi.
Enintzen geografian sekula oso ona izan. Hau ere itzulketa azkarraren arazoa. Kaxero
Theo, 2005-4-30

Bilbo edo Bilbao[aldatu iturburu kodea]

Badakit izen ofizialarena, baina euskaltzaindiak dio Bilbo izan beharko litzatekela euskaraz ari garenean. Beraz uste dut Bilbo izan beharko litzatekela artikulua eta Bilbao redirecta. Bestalde Gran Bilbao jartzea orain ere ez litzateke zuzena, baizik eta Bilb(a)o Metropolitano, hori baita izena. —Theklan 18:53, 29 Martxoa 2006 (UTC)

Hobe, Bilb(a)o Handia. Bozketa bat sortu daiteke nola deitu artikulua erabakitzeko (Bilbo edo Bilbao). Bilbo laburdura bat da azken finean eta mundu osoan Bilbao bezala ezagutzen da; eta euskara dela badakigu, hobe azken izen hau erabiltzea. Baina beno hori bakoitzaren gauzak dira... Kabri, (erantzunak hemen) 21:07, 29 Martxoa 2006 (UTC)
Bilbo da euskal izen arautua. Bilbao erdaraz gorde den euskal izen zaharra da. - Euskaltzaindiak hori dio, beraz Bilbo behar luke artikuluaren izena, eta Bilbao birzuzenketa. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:47, 4 Ekaina 2006 (UTC)
Euskaraz beti izan da Bilbo eta debekatuta ez badago erabiltzea, ba horrela deitu dadila. Izen ofiziala zein den kontuan izan behar da, baina baita bilaketak euskaraz egingo direla ere.—Barrie 19:00, 4 Ekaina 2006 (UTC)

Euskara ez da lehenengo mailako hizkuntza[aldatu iturburu kodea]

Egun on Real Academia Españolak, aspaldian esan zuen bilbaíno eta vizcaíno erabili behar dela bizkaitar (eta ingurukoen) erdaldunon erabilera baztertuz eta "Amen Jesús" RAE-ren hitza SInai mendiko hitza bezalakoa da. Euskararen akademiak BIlbo dela esan du BERRIRO eta hori ez, hori betetzea hautazkoa dela dirudi. Ondorioa: euskera ez da lehenengo mailako hizkuntza.

Bilbo edo Bilbao[aldatu iturburu kodea]

Biak balio beharko lukete, nik ez dut esaten sesto Sestao baizik, gauza bera gertatzen da eta Euskaltzaindiak biak onartzen ditu,

Euskarazko wikipedian Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen dira, ados egon zein ez, eta artikuluaren azken aldaketan adierazi dudan bezala, Euskaltzaindiak Bilbo hobetsi zuen, (eta, bide batez, Sestao hobetsi zuen). Ez naiz sartuko izenaren egokitasunean, ez naiz ez filologoa ez etimologian aditua.--Assar; (erantzun hemen) 18:03, 22 Ekaina 2008 (UTC)


Diego Lopez V.a Harokoak sortu zuen Bilb0?[aldatu iturburu kodea]

Normalean hiri edo "Villa" estatusa ematen zieten aurretik zeuden elizateei, "eskubide" batzuk emateko. Baina, sortu, sortu... ez dut uste. Kasu honetaz ez nago ziur, ezpaitut daturik. Baina nik beste era batean esango nuke. Zer uste duzue? -Drpolilla 09:52, 17 otsaila 2012 (UTC)

Egina. --Xabier Armendaritz 2012-02-17, 10:40
hemen aurkitzen duzu informazio gehiago horri buruz, egia esateko, Diego Lopez sortu baino lehen iri bat zegoen, hemen agertzen da http://www.nabarralde.com/es/egunekoa/6433-bilbao-puerto-nabarro
--Birizara (eztabaida) 22:24, 6 apirila 2016 (UTC)