Eztabaida:Buñuel

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Gerra zibilak ez zuen hildakorik eragin herrian". Artikuluan agertzen den esaldi hori okerra da. Buñuel herrian faxistek 52 pertsona hil zituzten, herriko alkatea barne. Sarraskiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, ikus 2011ko urtarrilaren 9ko Berria egunkariko erreportaia. Frankistek hildakoak ez ahazteko Buñuelgo Biloben Elkartea ere badago. Mesedez, Buñuelgo artikuluaren ardura duenak alda beza aipatutako informazioa.

Zuk ere aldatu dezakezu nahi izanez gero. Inor ez da artikulu baten arduraduna. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:22, 7 Martxoa 2011 (UTC)