Eztabaida:Cymbopogon

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

"Cymbopogon" --> "limoi-belar (Cymbopogon)"[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honen izenburua ("Cymbopogon") izen zientifikoa nahiko ezezaguna da, Landare-genero horren barruan sukaldaritzan dago apur bat ezaguna den "lemongrass" edo "limoi-belarra".

@Agirredort erabiltzaileak dezente zabaldu artikulua sukaldaritzako landare horrekin.

Galdera: Artikuluaren erakargarriago bihurtzeko-edo, aldatu daiteke artikuluaren izenburua eta "Limoi-belar (Cymbopogon)" jarri? Edo hobe ez aldatzea, orain dagoena landare-genero baten izen zientifikoa delako? Ksarasola (eztabaida) 09:27, 27 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]

Cymbopogon genero bat da, bertan denetarik dago. Zitronela edo limoi-belar gisa ezagutzen direnak bertako espezieetako batzuk dira. Ez dakit guztiz zehatza izango litzatekeen, edo hobeto ote den zitronela eta limoi-belar artikulua sortzea eta bertan aipatzea zein espezie diren. Theklan (eztabaida) 09:47, 27 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko, @Theklan eta @Agirredort. Listo, Zitronela edo Limoi-belar artikulu berriak sortu ditut, eta hirurak moldatu ditut. Ksarasola (eztabaida) 17:58, 27 ekaina 2023 (CEST)[Erantzun]