Eztabaida:Donibane Lohizune (kantonamendua)

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    «-ko kantonamendua» egitura da erabili beharrekoa, antza[aldatu iturburu kodea]

    Iturriak: Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak; Argia.com webguneko bilaketa hau; Argia.com webguneko beste bilaketa hau; Euskal Kultur Erakundearen webguneko artikulu hau; Eneko Bidegain idazle eta kazetariaren artikulu hau; Jose Luis Lizundia euskaltzainaren artikulu hau; Jean-Baptiste Coyos Etchebarne euskaltzainaren artikulu hau.

    Beste adibide asko ere ekar nitzake, baina uste dut aski dela.

    Bere logika ere badu: ez da herri izen hori duen kantonamendua (Maule kantonamendua), baizik eta herri nagusi horri atxikitako kantonamendua (Mauleko kantonamendua). Izan ere, Mauleko kantonamendua ez da Maule, baizik eta Maule gehi Mauleri erantsi dioten lurraldea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:04, 8 Otsaila 2011 (UTC)