Eztabaida:Donostiako arraunketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Moldaketak sarreran[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Mikel B. Sasikoa, sarrera moldatu dut, oso luzea baitzen, eta detaile asko ematen ditu sarrera izateko. Orain dagoen bezala, txukun geratzen da ondo iruditzen bazaizu. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 22:07, 26 abendua 2017 (UTC)

Aupa. Zuk utzi bezala hobeto dagoela iruditzen zait, bai. Eskerrik asko zure ekarpenarengatik Iñaki LL. --Mikel B. Sasikoa (eztabaida) 11:09, 31 abendua 2017 (UTC)

Sarrerari buruz[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Mikel B. Sasikoa, artikulu umoa eta egituratua da hauxe, dagoeneko badu Nabarmendu kategoria, baina ez du eragozten aldatzen eta hobetzen jarraitzea, eta sarrera honek hobetzea beharko luke. Ez da oso neutrala, oraingo izenburuaren ordez "Donostiko arraun taldeen tituluak edo garaipenak" jarriko bagenu ez litzateke oso desberdina izango.

Definizio zehatzagoa behar du sarrerako paragrafoetan. Adibidez, zer den eta izan den arraunketa Donostian kirol bihurtzen hasi zenetik, nolako tokia bete duen hirian, ezaugarriak, eta merituak. Beraz, orain idatzitako edukiak baino zabalago da. Segi fin! -Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 15 maiatza 2018 (UTC)

Tartetxo bat dudanean, emango diot buelta bat testuari. Norberak ez du beti asmatzen subjektibitatea matizatzen. Eskerrik asko oharrarengatik, Iñaki LL. --Mikel B. Sasikoa --Mikel B. Sasikoa (eztabaida) 16:30, 18 maiatza 2018 (UTC)
Aldatua--Mikel B. Sasikoa (eztabaida) 06:50, 26 maiatza 2018 (UTC)