Eztabaida:Dragoi Bola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Antolaketa proposamena[aldatu iturburu kodea]

Dragoi Bolaren artikulua luzeera dexente hartzen ari da, eta oraindik pila bat dago idazteko. Nire proposamena artikulu hau hainbatetan banatzea da. Artikulu hau mangaren ingurukoa izan beharko luke (hau izan baitzen lehenengo), eta gero beste artikulu batzuk animeari buruzkoak: Dragoi Bola (animea), Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT. Ingelesezko artikulua bezalako antolaketa da, oso ondo dagoela uste baitut.

Gainera, Dragoi Bolaren pertsonaien zerrenda bat ere egin daiteke, gutxi naka pertsonaien artikuluak eginez. Gidaliburuen zatia Merchandising-ari buruzko artikulu batean sar daiteke.

Proposamen honen aurkako inor ez badago, pixkana antolaketa hau egiten hasiko naiz. -Jonny 15:24, 26 Abuztua 2007 (UTC)

Ados. Baina artikulu berri horietarako lotura Dragoi Bola artikuluaren barruan agertu beharko lukete. Horrela, artikulu nagusitik beste azpi-artikuluetara joan ahal izateko.--josugoni (erantzun hemen) 16:28, 26 Abuztua 2007 (UTC)

Kategoriak[aldatu iturburu kodea]

"Komikiak" eta "Marrazki bizidunak" kategorien ordez "Manga" eta "Anime" kategoriak jarri dizkiot artikuluari.

Artikulua zatitu eta pertsonaiak eta abar egiten direnean, "Dragoi Bola" kategoria sortzea ere ondo legoke. —Euskaltzale bat 21:22, 27 Abuztua 2007 (UTC)

Noski, hori ere ez da ahaztu behar. --Jonny 23:30, 27 Abuztua 2007 (UTC)

Aldaketa egina[aldatu iturburu kodea]

Zatiketa eginda, barne estekak jarrita eta kategoria sortua. Orain osatzen jarraitzera! --Jonny 12:18, 28 Abuztua 2007 (UTC)