Eztabaida:Eguzki-energia termiko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nik egindako zuzenketa batzuk desegin ditu egileak, antza; lehena, aldetikan, ez da batuko forma, eta aldetik behar du. Bigarrena, irtetzen, hau ere ez da batuan onarturiko forma, irten aditzak irteten egiten baitu, eginek egiten egiten duen bezala. Iritzia alda dezadan inork nahi badu, esan, bestela, artikuluko hitz horiek gaizki daude. --Musde H 18:01, 21 Martxoa 2011 (UTC)

Egina. Artikuluaren historia ikusita (goian eskuinean «Historia ikusi» klikatuta), nabari da beste wikilaria ez dela ohartu zure aldaketaz, eta artikulua editatzen jarraitu duela. Beraz, bere aurreko edizioa hartu du oinarritzat (nabigagailuan orria berritu gabe), eta bere aldaketak sartzean zureak kendu ditu, batere konturatu gabe.
«Ol.» edo «Ola.» hasten diren izenekin wikilari mordoxka batu berri zaigu. Euskaraz trakets samar moldatzen dira eta wikipediagintzan ere ez dabiltza oso fin oraindik. Pazientziaz eta zuzentzaile luma tintaz beteta jardun beharko dugu. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:32, 21 Martxoa 2011 (UTC)
Bai, azalpena hartu dut. Eskerrik asko. --Musde H 12:27, 26 Martxoa 2011 (UTC)