Eztabaida:Eurogunea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nire ustez "moneta" hitza askoz egokiagoa da "diru" baino kasu honetan. Ez da diru-sistemaz hitz egiten moneta sistemaz baizik edo ez da diru indartsuaz hitz egiten moneta indartsuaz baizik. Elhuyar hiztegi entziklopedikoan ere definizio egokiagotzat ikusten dut moneta dirua baino sistema batetaz ari garenean.

Zer da moneta? Txanpona, dirua ala beste zerbait? Eta zergatik ez da diru-sistemaz hitz egiten, gaztelaniaz sistema monetario delako? Euskaraz egokiagoa (eta normalagoa) iruditzen zait diru-sistema erabiltzea (nahiz eta sistema dineral ez existitu erdaraz...). Baina, egia da, hala ere, hiztegi askotan (ez denetan) horrelakoak moneta agertzen dela. --josugoni (erantzun hemen) 18:03, 27 Otsaila 2008 (UTC)
Begiratu mesedez Euskaltzaindiaren moneta sarrera. --josugoni (erantzun hemen) 09:05, 28 Otsaila 2008 (UTC)
Ongi egongo litzateke bi moduetan beraz. Baina ez dut ulertzen hortaz zergatik aldatu normalean erabili, entzun edo dena delakoa egiten duguna.