Eztabaida:Euskal literatura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipediak hizkuntza komunitate bakoitzean erabiltzen diren usadioak errespetatu behar ditu. Eta euskal literatura kontzeptua euskarazko literaturari izendatzeko sortu eta erabili izan da, ez Euskal Herrian edozein hizkuntzatan idatzitakoa izendatzeko. Horregatik, atal honetara ekarri dut “euskarazko literatura” izenburupean zegoen orrialdea. Aldiz edozein hizkuntzatan idatzitako Euskal Herriko literatura “Euskal Herriko literaturak” sarrerara pasa dut.

Erabaki hau justifikatzeko (justifikazio beharrik balego) hona zenbait arrazoi:

1) “Euskal literatura” kontzeptua berariaz horrexetarako asmatu zen, hau da, euskaraz sortutakoa izendatzeko. Izenburu hori daraman lehen liburua duela laurogei urte idatzi zen:

- Nikolas Ormaetxea “Orixe”, Euskal-literatura'ren atze edo edesti laburra, Donostia, 1927.

2) Geroztik “euskal literatura” esanahi horrexekin erabili da, etenik gabe hamarkadatan zehar, ideologia eta joera guztietako autoreen artean. Horren froga dira izenburu hori daramaten hainbat liburu, adibidez:

- Juan Garmendia, Euskeraren iraupena eta euskal-literaturaren aurrerapena, Donostia, 1955

- Santiago Onaindia, Euskal literatura, Bilbo: Etor, 1972

- Ibon Sarasola, Euskal literatura numerotan, Donostia: Kriseilu, 1975

- Mikel Zarate, Euskal literatura: azterbideak, aztergaiak, azterketak, Bilbo: UEU, 1978.

- Joan Mari Lekuona, Ahozko euskal literatura, Donostia: Erein, 1982

- Sebastian Garcia Trujillo, Ohiturazko euskal literatura, Bilbo: Mensajero, 1995

- Marijose Olaziregi, Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura, Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999

- Jon Kortazar, Diglosia eta euskal literatura, Donostia: Utrisque Vasconiae, 2002

- (Zerrenda askoz gehiago luzatu liteke)

3) Euskaraz idazten duten autoreei “euskal idazle” deitzeko arazorik ez dagoen bezala, haien obrari “euskal literatura” deitzea da naturalena.

--Luki 18:26, 18 Abendua 2007 (UTC)

 Aurka. Lehenengo partearekin ados banago ere ez dut uste aldaketa ondo dagoenik. Nire ustez arazoa konpontzeko Euskal Herriko literatura jarri beharko litzateke euskal literatura zegoen lekuan. Bestetik euskal idazleek ere gazteleraz edo frantsesez idatzi ahal dute. Nik euskal idazle irakurtzen dudanean ez dut zuzenean lotzen "euskarazko idazle" kontzeptuarekin. Horregatik badu bere logika lehen zegoen ezberdinketak. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     00:37, 24 Abendua 2007 (UTC)


Arazoa Euskal Herriko literatura sarrera sortuz konpon litekeela diozu: praktikoki horixe egin nuen, Euskal Herriko literaturak sarrera sortu bainuen (pluralean, ez baita bat eta bakarra baizik zenbait). Ez zaizu hori aski egokia iruditzen? Funtsean zure proposamenarekin bat dator.
Bestalde euskal idazle sarrerari dagokionez, diozu "Nik euskal idazle irakurtzen dudanean ez dut zuzenean lotzen "euskarazko idazle" kontzeptuarekin." Kontua ordea ez da zuri edo niri zer iruditzen zaigun, baizik euskaraz nola erabiltzen den kontzeptu bakoitza. Alde horretatik, erraz froga daiteke euskal idazle kontzeptua, euskaraz, hizkuntza honetan idazten dutenei ematen zaiela, eta hala erabili dela aspalditik. Horregatik gremio hori biltzen duen taldeak Euskal Idazleen Elkartea du izena, eta ez Euskarazko Idazleen Elkartea. --Luki 14:17, 25 Abendua 2007 (UTC)

nire iritzia[aldatu iturburu kodea]

kaixo, ni bilbon jaio nintzen, eta beti bizkaian bizi izan naiz. euskaldunberria naiz, zeren nire hezkuntza erderaz izan zen. gure hizkuntza euskaltegian ikasi behar nuen. horregatik, erderaz idazten dut nire poesiak. nire iritziz, normala da "euskal literatura" deitzea euskaraz egindako literaturari, bai, baina, ez da normala erderaz egindakoari "euskal" hori kentzea. ni euskalduna naiz, eta erderaz idazten dut. ez naiz euskal idazle bat? euskal herritarrok euskara, espainiera eta frantzesa ditugu. eta idazle euskaldun batek edozein hizkuntzatan idatzi dezake, euskal idazle "titulo" hori galdu gabe. hori da nire iritzia.--212.55.30.141 19:39, 18 Abendua 2007 (UTC) oharra: ez dakit zergaitik ezin dut saioa hasi. wikian, ikerno naiz.

Susak egindako ekarpena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hezkuntza Programaren baitan Susari ekarpen bat eskatu genion iaz literatura nola antolatu beharko litzatekeen galdetzeko. Gure gai zerrenda oso eskasa da, eta euskal literaturari buruzko artikuluak izan beharko lituzkeen gaien zerrenda bat bidali ziguten. Agian interesgarria izan daiteke dena antolatzea modu horretan, oso gidoi ona baita:

«

Ahozko literatura

Euskaldunak, herri kantaria

bertsolaritza idatzia, olerkaritzarako eredu

A. Zavala biltzaile handia

Biltzaileak

  • Salaberry
  • Xaho
  • Azkue
  • Donostia
  • Riezu
  • Manterola

Ipuinak

  • Cerquand
  • Webster
  • Azkue
  • Barandiaran

Antzerkia

  • xikitoak
  • pastoralak
  • xaribariak
  • toberak

herri poesia

  • maita kantuak
  • gerta kantuak eta balada zaharrak
  • edan kantuak
  • eliza kantuak

kopla zaharra, euskal lirikaren ezaugarri

Ahozko literatura, idatzitakoaren iturri

Gerra kantu zaharrak

  • Mila urte igarota... (Beotibar, 1321)
  • Martin Ibañez Labierokoaren epitafioa (1393)
  • Pedro Abendañokoaren erosta (1443)
  • Mondragoe erre beharra (1448)
  • Martin Bañezen heriotzaren erosta (1464)
  • Juan Amenduxkoaren erosta (1564)

Bost emakume poeta XV mendean

  • Butroeko Gonzalez Gomezen alaba
  • Ozaetako Antsa Hostiz
  • Lasturko Miliaren ahizpa
  • Oroko Peru Gartziaren arreba
  • Alosko Usoa

Emakumeen mendeku literarioa bost mende geroago

  • Alosko Usoa elezahar bihurtua
  • Alostorrea
  • Jon Etxaide, 1950
  • Lasturko Miliaren bigarren erosta (1429-2007)
  • Milia Lastur on the road
  • Itxaro Bordaren Milia

Euskal literatura idatzia, berantiar?

XVI mendea, mundura mendea

  • Bernat Etxepare

XVII mendea, ganbera eta pulpitua

  • Arnaut Oihenarte, maitasun platonikoa
  • Axular, erretorika garaile

XVIII mendea, mende iluna

  • Pedro Inazio Barrutia
  • Herri antzerki zaharraren aztarna
  • Larramendi, jesuitak botere
  • Eragin politikoa
  • Eragin linguistikoa

XIX mendea, gatazka ideologikoak

Laikotasunaren borrokak versus Eliza Katolikoaren pribilegioak

Estatu liberal modernoa versus Herri zaharren eskubideak

Frantsestearen kantuak

Karlistadetako kantutegiak

1833-1840

Xaho eta Zumalakarregi

Muñagorriren bertsoak

Victor Hugoren lekukotza 1845

1872-76

Santa Krutz apaiza Orixerenean

Bilintxen heriotza

Ipuina, latina ikasten

Bizenta Mogel, ipui onak

Nobelagintza, bi protagonista antagoniko

Peru Abarka

Piarres Adame

Prosa dibulgatiboa

  • Juan Inazio Iztueta

Kazetaritza, ideien gatazka

  • Jean Etxepare, luma laikoa
  • Jean Hiriart Urruti, ultrakatolikotasuna
  • Le Reveil Basque, Pauben lo dagoen kazeta
  • Kartzela, kantuak idazten diren lekua
  • Juan Inazio Iztueta
  • Jose Mª Iparragirre
  • Etxahun
  • Martin Larralde

Urkamendia, damua inspirazio iturri

  • Hamalau heriotzarena
  • Joxe Tejeria
  • Muatzeko sarraskia
  • Belateko lapurrena

Kritika soziala

  • Bilintx
  • Eusebio Azkue
  • Elizanburu
  • Bertsolariak aldarrika
  • Jose Mª Iparragirre

Maitasuna, gai eternoa

  • Bilintx
  • Elizanburu
  • Serafin Baroja


Hondamendi politiko-militarrek eragindako Piztualdia

Euskal Herria bere zauriez ohartzen da: baskismoa

Iparragirre: bizitza baten sinboloak

Euskaldun guztien himnoa

Naziotasunaren kontzeptu lausoa: Ama Euskara

Xahoren begiak lausorik ez: euskal errepublika

Revista Euskara (1878-1883)

  • Arturo Campion

Euskal-Erria (1880-1918)

  • Jose Manterola

Revista de las Provincias Euskaras (1878-1881)

Revista de Vizcaya (1885-1889)

Aldizkariak prosa modernoaren sorreran

  • Karmelo Etxegarai

Ama Euskararen eritasuna: euskaltasun erdaltzalea

Elizak literatura deskubritzen du: fikzioa moralaren zerbitzuan

Elizgizonak epaile lore-jokoetan

Anton Abadia ongilea

Apaiz bat nobela ideologikoaren jabe

  • Garoa
  • Kresala

Apaizak ipuin moralaren jabe

  • Alfonso Mª Zabala
  • Jean Barbier
  • Pedro Migel Urruzuno

Pierre Lhande

Erresistentzia apur bat

Bitoriano Iraolaren umore gaitza

Ama Euskarak senarra aurkitu: Aberria

Sabino Arana versus Miguel de Unamuno

Bilakaera politiko orokor baten eredu: Pedro M. Otañoren obra

Linguistika eta Etnografia herriaren sustrai bila

Abertzaletasunaren ideario linguistikoa

Sabino Arana

Luis Eleizalde

Idatzizko bertsolaritza

Bitoriano Iraola

Olerkaria, bertsolariaren aldaera kultua

Lehen mundu gerra, Eskual Herriren hustuketa eta eskualdunen frantsestea

Frontetik bertso idazten

  • Jean Barbier
  • Oxobi

Gerra kronika, genero berri bat

  • Jean Etxepare
  • Oxobi

Lehen mundu gerra Hegoaldean

  • Kirikiño, bulegoan kronista
  • Batxi, itsasoan barrena mundua idazten
  • Garbizu eta Lekuonaren deiak


Ama Euskarak hautatu ditu bere seme-alabak

Pizkundea, abertzaletasunen eraikuntza

Aberriak poema nazionala behar du

Kalebala, Aitzolen seta

Orixe Orexan

Lizardi, estilo pertsonal bat

Lauaxeta, Sabino Aranaren eta Beaudelaireren artean

Euskaldunak, poema nazionalaren porrota

Gurutz Sarasola, etorkizun isildu eta ukatu bat

Olerti Egunek estaltzen zuten errealitatea

Hizkuntzaren egoera soziala

Hizkera literarioaren ajeak

Irakurlego kultua eskas

Hizkuntzarenganako borondate politikorik eza

Herriarentzat idaztea

Aitzolen aginduak

Lizardiren prosa, jarraitzailerik gabeko eredu

Altxamendu faxista Espainian

Larrialdiko bertso eta prosa

Artikulugintza

Kantutegi antifaxista

Exilioa

Exilioaren lehen urteak

Mexiko

Telesforo Monzonen poemak

Guatemala

Eusko Gogoa, kanpo eta barne-exiliatuen aterpe literarioa

Venezuela

Etorkizunaren oinarriak

Argentina

Nobela

J. I. Lasarte

J. Eizagirre

Exilioa luze

Exiliatu ekonomikoak eta exiliatu politikoak

Jose Ramon Zubillaga

Lardasketa

Gerra eta erbeste memoriak

Sebastian Salaberria

Neronek tirako nizkin

Alkain

Desabruak kendutako...

Sabin Irizar, exilio

Txingo

Txikere-Parú

Exilioa askatasun gisa

Adierazteko askatasuna

Eusko Gogoa aldizkaria

Norbera izateko askatasuna

Orixek bere burua aurkitu

Bigarren Mundu Gerra Eskual Herrian

Fronteko kronikak

Gurseko oroitzapenak

Gerraondoak EHan

Piarres Larzabalen antzerkia

Ipuina

Monzonen artikuluak

Ibiñagabeitiaren artikuluak

XIX mendean bezala: inprimategia argitalexe, Itxaropena

Jon Etxaide, nobelagintza gotor baten oinarriak

Nemesio Etxaniz, idazlea genero guztietara behartua

Belaunaldi berriak: 1964, modernitatearen giltzarria

Zuzenbide debekatua

Harri eta Herri

Huntaz eta Hartaz

Hogoi urte

Mendekoste gereziak

Iltzaileak

Nobela berria

Txillardegiren ekarpen ideologikoa

Saizarbitoriaren ekarpen narratiboa

Aldizkari eskandaloa

Igela

Kantagintza berria

Mixel Labegerie

Julen Lekuona

Mikel Laboa

Lurdes Iriondo

Xabier Lete

Antzerkia kontzientziabide

Jarrai

Oskorri / Kriselu

Ipuina, egitura narratibo berriak mezu berrietarako

Debate handien aroa

Mende laurdena euskal literatura garaikide bat eraikitzeko, 1975-76

Euskara batuaren arrakasta

Idazleak eta irakurleak bereizi egiten zituen dialektoetatik

literatura indartzen duen batura

Literatura sozialaren amaiera

Arestiren heriotza

Panpina ustela

Literaturaren autonomia

Industria editorialaren sorrera

Sari literarioen ugaritzea

Aldizkari literarioen urteak

»


Zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:14, 3 urtarrila 2019 (UTC)