Eztabaida:Euskara/Artxiboa (01)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hemen halakorik[aldatu iturburu kodea]

Barkhakizun omen dira okherrak, hutsak, eta zango sartzeak ahozkoan-eta; onhargaitzak izkiribuzkoan; enzyklopedia batetako Euskara artikuluan Euskaraz behar den bezala ez egitea... ezin onhartuzkoa bainoago, ez da?

  • "Nafarroa, Behe Nafarroa eta Zuberoan". Bat da Nafarroa, eta bi alderdi berezi izan ditugu bethi: Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea. Ezinezkoa da alderdia osotasunari opposatzea. Bertzalde, banago hemen Axularren errana gaizki ez legokeela: "eta bertze anhitz lekhutan"; Euskara EHtik kanpoan ere erabiltzen baita.
  • "hizkuntza ez indo-europarra": aspaldi salhatu zuen Irigoien zenak, honelakokeriak Euskara ez direla. Jadanik hasiak ziren Euskainoldunak "ez gramatikal"-eta erabiltzen, eta ederki erakutsi zerauen hark, hori Euskaraz "agramatikal" edo "gramatikal ez dena" dugula. Halaber hemen: "Indoeuroparrenetarikoa ez den hizkuntza" (hizkuntzak berak, batzuk hala uste izanagatik ere, "nehondar" ez baitira).
  • "Iberiar Penintsulan oraindik irauten duen hizkuntza aurre-erromanikoa da". Proposamena: wikipediako "mordoilo" artikuluan perpaus hauxe ezar. Euskal Herrian bizi nintzenean "dirau" erraiten genduen, Peninsula Iberikoa izan da bethi (edo, burugogor bagara, "Iberiakoa"), eta "afal aitzineko" edo "etxe aurrean" entzuten ohi nituen, ez nehoiz *aurre afarikoa. Mende osoa iragan-eta, oraino prefixuak gora prefixuak behera komplexuztaturik othe gabiltza? "Latina baino lehenagoko".
  • "XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi zen indartzen hizkuntza bezala". Hummmm... Sex-symbol edo pop-star "bezala" indartzen hasiko othe zen, bada? Hizkuntza delarik, hizkuntzatzat egin beharko du guztiak Euskarak. Bertzalde, EAJren lelo politikoa dirudi honek: oro har, hagitzez ere hazkarrago eta indartsuago zen Euskara XIX mendean egungo egunean baino, beraz...
  • "Gernikako Estatutuaren etorrerak asko lagundu zion, honi esker, Euskadin ofizial bezala ezagutzen zelako euskara". Bezalazaleak eh! Ofizialtzat. Eta laguntza hori... no comment.
  • "Erromatarrek latindar hizkuntza ekarri zuten beraiekin, zeina beraien menpeko lurralde guztietan barneratzen zaiatu ziren". Ezzzzz, okher nintzen! Hauxe beharko dugu mordoilo artikulukotzat! "Latindar hizkuntza", hori rhetorika ederra. Nork erran othe zuen Barrokoa hil zela? - Euskaratar hizkuntzaz badakizu? -Baiezkotasunezko erantzutez baiezkoa baieztatzen derauzut (erran nahi baita: -Euskaraz badakizu? -Bai). Eta zeina pollit bitxi hori? Leizarraga-Iturgaich skhizophrenia dugu hemen, zeina ondoan zaiatu.
  • "Euskararen lehen idatziak, Donemiliaga Kukuilakoan (Errioxa, Espainia) aurkitu ziren. Monastegi honetan bertan idatzi zen baita gaztelaniazko lehen idazkia". Buf! Lehen hazterrenak, izan ere, Aquitaniakoak ditugu, Nafarroako Lergakoak gero. "Monastegietan" monas izeneko ez-dakit-zerak bizi omen dira. Eta, othoi, glossotan ez da Gaztelaniarik ageri (Espainolek horixe saldu nahi badute-ere), bertzelako Latinkumea baizik.
  • "Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide zailenak frantsesa (geroago hurbildua) eta, berriz er, gaztelania ofizialduak izan dira. Berrikitan ezik, euskarak ez du izan historian (bere osotasunean gutxienez) legezko aitorpen ofizialik". Ez berrikitan, ez egun ere. "Offizialkidea" baizik ez da (eta izenez, izanez baino gehiago, izan ere) alderdi batetan.
  • "Ondoriozta dezakegu beraz, gaur egun, euskara, hurrengo hizkuntzetatik influentziaturik dagoela: iberoa, latina, gaztelania, gaskoiera, frantsesa eta ingelesa". hurrengo hizkuntzetatik influentziaturik dagoela, anthologiakoa! "Okhinaganik eginiko ogia". Eta influentzia hori... are Iturgaichek ere baziakien eragin erabiltzen. Eta gaur egun "Iberoak" edo "Latinak" neholako eraginik dutela? Eta Anglesa... nahi bai, nik. Baina futbol eta mitin izkiribatzen baitituzue! Espainola da hori, ez Anglesa.

Erabat ados zurekin (Gari)

Artikuluan aldaketa batzuk egin ditut, batez ere estekak eta berreantolaketak, luzeegia baitzen. Euskalki eta Idazleak artikuluetara eraman ditut bere horretan. Hobetzeko asmoz...



Hauk artikulu honetan zeuden bi textuak. Ez dira, ene ustez, egiazko "Euskara" artikulu. Lehena, agian "itzulpen" saileko zerbaitetakotz balia ahal liteke (aski xukundu-eta gero, ordea). Bigarrena,... no comment. Forum batetakotz-edo. Theo, 2005-4-10

  • Bigarren sei-hilabete honetan Wikipedia erabiltzen hasiak gara, baina , zertan datza Wikipedia deituriko ikaslan berri hau? Taldeetan bildurik, gai baten inguruan lana bilatu behar dugu, Interneten bidez alegia.

Niri, arauetan oinarritutako itzulpenaren inguruan informazioa bilatzea egokitu zait.Beraz, hemengoa da nire lanaren lehenengo pausoa, eta hona hemen jarraipena.

Euskal itzulpengintza bereziki eta itzulpengintza orokorraren garrantzia zein arautegia


Euskal Herriari dagokionez, beste edozein herrialderen kasuan bezalaxe, iraganeko interpretaritzaren alorrean kokatu behar da translazioaren hasiera, nahiz eta horren inguruan han-hemenka zenbait aztarna aurkitu baino askoz gehiago ezin dugun oraingoz.

Erdi Arotik datorkigun Aymeri Picanden “Hiztegi]]txoa” erromes arrotzari gure herritik igarotzean hemengoekin elkar ulertzeak sortu zizkion buruhausteen lekuko da.Latina zekien batez baliatu zen euskararen sekretuak arakatzeko, nahiz eta euskaldunoi zigun higuina lagungarri ez ezik, traba eta eragozpen zitzaizkion egiteke horretan.

Bestalde, eta garai beretsuetan, jakina da Nafarroako Erresumako auzitegietan beti izan zirela interpretariak, eta Foru eta ordenantzak gaztelaniaz idatzirik egoteak ez du esan nahi bultzakideen hizkuntza derrigor gaztelania zenik, eztabaidak euskaraz egiten ziren eta idazkariek transkribatu eta erdaraz idazten zituzten esanak artxibategietan hala gera zitezen.

Euskal itzlpen historiaren hasiera 1571n ezarri behar da, Joannes Leizarragaren “Iesus Christ, gure lanaren testamendu berria-rekin”.Han dakagu itzulpengintzaren lehenengo aroa.

Bigarren aroa, katolikoek Kontra Erreformari ekin eta erlijio-krisia gainditzearen ondorioz sortzen den literatura aszetiko euskaratuak eratzen du, Materre, Etxeberri, Haranburu…itzultzaileak nabarmentzen hasita zeuden, hurrengo alditik aurrerantz, Euskal Herriaren parte horrek pixkanaka hartuko zuen erabateko indarraren aitzindari gisa.

Hirugarren aroa Larramendiren eraginpean sortzen da.

Laugarren aroa, XIX.mendearen azken aldera eta foruen galeraren eraginpean hasten da, joera herritarreko itzulpengintzaileekin, horien artean Arrue, Joxe Ignazio Arana…

Bostgarren eta azken aroa, 70eko hamarkada eta euskararen batze prozesuarekin hasten dena, Itzultzaile Eskolaren sorrerarekin gotortu eta “Euskal Itzulpengintza modernoa” dei genezakeena eratuz 80ko hamarkada osoan zehar hedatzen da, eta alor horretan ematen diren profesionalizazioranzko urratsak ditu ezaugarri nagusi.

Euskal itzulpengintzaren garapenari bagagozkio, aipatu ditugun azkeneko 5. Eta 6. Aro bi hauek ditugu, beste zenbait herrialdeetan bezala, hitzez hitzeko, zentzuzko eta librea deritzon itzulpenjoerak gainditu eta bateratuz, itzulpen integral edo egokirako oinarriak finkatu dituztenak, nazioarte mailan gero eta homologarriagoa denaren ildotik.

Ohargarria da itzulpengintzaren prozesu hori euskararen bateratzearenarekin nola joan den parez pare ikustea, lehenik Azkuek proposatutako “Gipuzkera osotuaren” bidetik, eta ondoren euskara batuarenetik klasikoen altxorra berrezkuratu purismoaren zurrunkeriak malgutu eta europar prosaren ezaugarriak bereganatuz.

Normalean itzulpengintzari dagokionez, erabili izan diren metodorik arruntenak zerakoak izan dira: Itzultzaileen bitartekoa (hitz idatzia) eta interpreten araberakoa (ahozkoa).

Euskal Herriko adibidea ikusita, jakin badakigu itzulpengintza ez dela gaur egungo haria.Mundu mailako negozioetan, gobernu desberdineko hizlariak elkarrekin mintxo zitezen, interprete bat eraman ohi zuten komunikazioa erreztekotan.

Egun, ingelesez jarduten ez duten herrialdeek, burumakur sartzen dira itzulpengintzaren munduan, hizkuntzen arteko mugak apurtu nahian eta ingelesezko nibel altua berreskuratzekotan.J.E.I.D.A.(Japan Electronic Industry Development Association), ateratako datuen arabera, Japonen ateratako itzulpengintzaren inguruko idazkiak, %84,4 ingelesara itzuliak izn ziren.

New York Times estimatzen duen arabera, merkatuak 20$bilioi gutxi gorabehera destinatu zituen itzulpengintza arloan 1984an, eta zifra hori, urtero %20 handitzen da.

Iraganean, hizkuntza zerbitzuak garrantzitsuak baziren, gaur egun gehiago.Gaur egungo informatizatutako gizartean, hizkuntza zerbitzuak biziki aldatzen doaz.Ekoizleek, baliozko materiala edo informazioa azkar berrezkuratu nahi eta behar dute milioika informazio liburuetatik.


Baina itzulpengintzan jarduteko, beste hainbat eta hainbat alorretan gertatzen den era berean, hainbat pausu jarraitu behar dira, arautegi bat alegia.Itzulpengintzaren arloa ez da librea, ezin dezake edonor bertan aritu.Arautegi konplexu eta luze bat jarraitu behar da, ez soilik jarraitu, jarraitu ez ezik bete ere egin behar da, izan ere, bete ezean, legeak izunen bitartez penatu ahal izango du.

Itzulpengintzari dagokionez, hiru multzitan banaturik daude arauak: Normeei dagokionez,bitartekaritza eta kalitatezko kontroleei buruzkoa.Hainbat arau topatuz gero; hauexek dira batik bat garrantzitsuenetarikoak:

NORMATIBARI DAGOKIONEZ:

-Sozio edo ekoizle bakoitza egin eta jarraitu behar izango ditu irizpen propio batzuk, zeintzuk itzulpenak kalitatez bermatuko dituztenak.

-Irizpen hauek, sin egin beharko dute; estruktura,egitura,esanahi eta terminologiari dagokionez; hasierako testu edo egitaraua eta dagokion itzulpena erabat berdinak direla.

BITARTIKARITZARI DAGOKIONEZ:

-Sozio edo ekoizle bakoitza zuzendari tekniko bana izan beharko du, tituloduna, eta gutxienez 3 urteko esperientzia daukana itzulpengintza zein interpretagintza alorrean.

-Sozio edo ekoizle bakoitza puntazko kualifikapen teknikoa daukan talde bana izan beharko du, edozein zerbitzu motarako, eta edozein hizkuntza interpretatzeko gai direnak.

-Zerbitzuak subkontratatzekotan, itzulpengile zein interpretalari profesionalekin egingo du.Itzuli beharrezko hizkuntza ama hizkuntza izatekotan hobe.

-Era berean, sozio edo ekoizle bakoitza behar izango dituen medio zein bitartekariak prest izan beharko ditu; eskeintzen dituen zerbitsu guztien kalitatea bermatzeko.


KALITATEZKO KONTROLEEI DAGOKIONEZ:

Sozio edo ekoizle bakoitza, berrepasatu behar izango ditu (minimoz aldi batez) egindako itzulpen guztiak.Erabilitako medio mekanikoak zein itzulitako pertsona edo pertsonek, bereiziz.

-Beharrezko kontrol guztiak erabiliko dira, enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak bermatzeko.



BIBLIOGRAFIA


-O´HAGAN, Minoko: “The coming industry of teletranslation” Ed.MULTILINGUAL MATTERS.120pag.1st edic.1996

-MENDIGUREN,Xabier: “Euskal itzulpengintzaren historio laburra”

-www.act.es


Egilea:Estitxu San Vicente


Euskal alfabetoa[aldatu iturburu kodea]

Ziur aski gai hau ez zaio inori ere interesatzen, inoiz ez baitut horri buruz ezer entzun ez irakurri. Dena den, hona ekartzea erabaki dut, batez ere iritzien era ekarpenen peskizan. Nahiz eta dirudienez euskaldun gutxi hurbiltzen den gune honetara bere iritzia ematera.

Ea. Nire kezka, zehazki, euskal alfabetoko letren izenei doakie. Hauek ditugu: a, be, ze, de, e, efe, ge, hatxe, i, jota, ka, ele, eme, ene, eñe, o, pe, ku, erre, ese, te, u, ube, ube bikoitz, ixa, i greko, zeta. Garbi ikusten denez espainolaren letren izen bereko letrak ditugu euskaldunok, edo hobeto esanda Hegoaldeko euskaldunok, ze Iparraldekoek ez dituzte horrela esaten (edo ez lukete hala egin beharko, eta penagarria litzateke ikustea gaztelaniaren formak hartzen dituztela euskaldun espainolen eraginez), baizik frantsesen maneran. Ondorioz euskal manera egiteke dugu.

Goiko letra izenetatik "hatxe", "ube" eta "ube bikoitz" espainol petoak dira, ez beste inongoak, eta ez denak espainolez mintzo diren herrialde guztietan erabiliak (adibidez Hego Amerikan v esaten da "ve", "ve corta", "ve baja", eta w "doble ve", "doble u"). Beraz nik ez nituzke onartuko. H-ren kasuan, espainolera edo frantsesera barik haien iturburuko mintzairara joko nuke: latina. Orain ez dut aurkitzen non neukan idatzita, baina badakit euskaraz "haka" ematen zuela. Norbaitek baldin badaki h latinaren izen hori editatu dezala hemen.

V eta w letren kasuan paradigma baliatuko nuke, eta hortaz "ve" eta "we" deituko. Horien ahoskatzeko modua litzateke /ve/ eta /ue/, azken hau oso baliagarria Interneteko www hitzetik hortzera esateko (ueueue).

Horretaz gainera beste proposamen batzuk ere baditut:

J letrarentzat, "jota"-rekin batera "je" /ye/ paradigmatikoa eta OEHn dugu "jija". Y-rentzat, "i greko" eta grekerako "upsilon".

Eta amaitzeko, baina honetan ez nago hain seguru, hasierako e- kenduko nieke hainbat letrari (f, l, m, n, ñ, s). Badakit logika bat dagoela letra horien forman, baina hizkuntza guztietan ez da bereizkuntza hori egiten, nik behintzat ikusita daukat halakorik egiten ez duen hizkuntzaren bat (nahiz eta orain zein den gogoratu ez). Horrek eragina izango luke adibidez sigletan: PNV "pe-ne-ve". Salbuespen bakarra r litzateke, historian zehar hitz hasierako r-k hartutako e- protesikoaren omenean edo.

Honenbestez, hau da nire proposamena: a, be, ze, de, e, fe, ge, haka, i, jota (je, jija), ka, le, me, ne, ñe, o, pe, ku, erre, se, te, u, ve, we, ixa, i greko (upsilon), zeta.

Badakit askori txorakeria irudituko zaiola hau, edo ez duela ulertuko zertarako berraztertzen hasi behar garen aski ondo ezarrita dauden kontuak. Baina nire ustez aldaketei irekita egon behar dugu, ze historiaren martxa ikusita, gero eta gehiago eta bizkorragoak izango baitira. Gainera espainolaren alderako dependentzia gainditu eta sistema propioak sortzeko den heinean nik aldaketok noraezekoak direla uste dut. Iritzirik?


Erabat ados zurekin (Gari)

Barkatu baina ni ez dakit euskeraz errioxarra naiz baina hori esaten behar dut:En la Rioja en las cuencas altas de los rios Leza,Jubera,Cidacos,Linares(el rio de Igea)e Iregua han ido apareciendo en la última decada más de dos docenas de estelas funerárias con nombres euskéricos(reconocidos como tales por joaquin Gorrochategui) pertenecientes a un pueblo prerromano de las montañas del sur de la Rioja lo cual enlaza con el euskera de la Rioja en la edad media que aparece en la primerísima documentación riojana desde el documento uno de san millan 759 d.c.(nombres propios y topónimos)más en el siglo IX,en el X además las famosas glosas vascas y en el XIII el fuero de Ojacastro la unica vez que documentamos una REVELION el secuestro del merino mayor de Castilla para poder expresarse en euskera ante los tribunales.(ver discursión del artículo "aquitano" de Wikipedia y el libro de luis nuñez astrain que aparece en pdf en la red).Arandio miller esker eta barkatu

Interwiki laguntza: galdera bat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ingelesezko Wikipedia lagun bat naiz eta euskarari buruz galdera bat egin nahi dut.

Polisintetiko hizkunzten artikuluan Euskara agertzen da exenplu moduz, esaldi honekin:

Liburuxkoarenak balenekarzkidake nindoakizuekeen.

Badakit arraroa da baina, teknikozki, ondo al dago?

Ni eta Kanadiar filologoa A.R. King eztabaidatzen ari gara honi buruz. Nire euskara ez da hain ona eta horrexegatik pentsatu nuen hemen galdtzea.

Mesedez erantzun nire eztaibada orialdean edo, ingelesez hitz egin ahal baduzue, Polisintetiko hizkuntzen eztabaidan.

Mila esker, --85.84.232.213 16:25, 12 Azaroa 2006 (UTC) (Sugaar)

Kaixo lagunok, Alan naiz. Sugaar-en eskaerarekin ados, bakarrik zehaztu nahi nuke ez naizela (agian jakingo duzuenez) ez kanadiarra, ezta filologoa ere, baina tira! Zuen erantzunaren zain, --A R King 17:00, 12 Azaroa 2006 (UTC)
Eskerrik asko, Xabier. --A R King 11:10, 15 Azaroa 2006 (UTC)

Ene uste apalaren arabera, Errioxako Donemiliaga Kukula Monasterioan ez zen gaztelaniazko lehen idazkirik idatzi izan, Errioxako nafarrera-aragoera zen erderazkoa baizik. Hiztegiaren ustez monasterio hitza 'monastegi' baino egokiagoa da. Goian azaldu dutenez, ez dago arabar, bizkaitar edo gipuzkoar aldundirik, ezta nafar gobernurik ere, baizik eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako Aldundiak eta Nafarroako Gobernua; horrexegatik ez dago iberiar penintsularik, ezta latindar hizkuntzarik, ezta hizkuntza indoeuroparrarik, ezta erromatar inperiorik ere, baizik eta Iberiako Penintsula, latinetiko hizkuntza, Indoeuropako hizkuntzak eta Erromako inperioa.

Euskaltziandiak ez dio hori gai guztietan, gutxienez. Iberiar Penintsula, erromatar inperio eta hizkuntza indoeuroparrak direla esaten du. -Theklan; (zer?) 01:07, 20 Azaroa 2006 (UTC)

Bai, noski baina bata da euskal erret Akademiak edo edozein hiztegik diotena eta bestea da sen onak dioskuna. Nik behintzat Europako Batasunak dioenaz Europar Batasunak baino askoz gehiago fidatuko nintzen.

Ni ez naiz oso euskaltzaindia zalea, baina niri senak esaten didana da Iberiar Penintsula dela, Kanbriar garaia edo gatzontzia bezala, ez dut estean Iberiako Penintsula ez delako Iberiakoa, baizik eta penintsula bera dela Iberia, ez dut esaten Kanbriako garaia eta ez dut esaten Gatzaren ontzia. -Theklan; (zer?) 01:39, 20 Azaroa 2006 (UTC)

Agian bai, baina aitzineuskaraz hau guztia nola zen jakin nahi nuke. Baldinbaitere (*ba-ahal-dadin-bai-eta-ere) gatzdun izango naiz! borja

Tamalez aintzineuskaraz ez zen Europar Batasuna bezalako terminorik. Baina ziur nago Euskaltziandiak, beti bezala, XVII. mendeko idazleen iskribuetan oinarritu direla gauzak erabakitzeko, anakronismoan eroriz. -Theklan; (zer?) 17:11, 20 Azaroa 2006 (UTC)

Euskal izpazter edo kostaldean dauden irla orok (Txatxarramendi uhartea, Aketx uhartea, Izaro, Garraitz uhartea, Santa Klara uhartea, Billano uhartea, etab.) sekula ez dute "-ko" atzizkirik eramaten. Penintsula edo erdiuharte gauza berberak dira, eta Iberia erdiuhartea izenak ezeze, Iberia penintsula izenak ere ez dute "-ko" atzizkirik behar. Are gehiago, euren udalei euskaldunek deritzaten izenaz, adibidez, "Tolosako" edo "Durangoko" udala diote. "*Tolosar", *durangar udala edo udal *tolosarra edo *durangarra erak ez ditut sekula ere entzun.


¿Puede alguien?[aldatu iturburu kodea]

Hola, no hablo euskara.Sí aragonés soy rauld'amia fabla en la wikipedia aragonesa y rauldemilengua en la castellana. Me gustaría que si alguien pudiera me traduciera al castellano el principio del artículo hasta lo de "Pirinioetan ere bai."muchisimas gracias

Por qué no usas el traductor de google? --Warlord 20:19, 14 Urtarrila 2011 (UTC)

Euskaldunen kopurua, oker[aldatu iturburu kodea]

Eskuineko taulan ageri den kopuru horretan, ez daude sartuta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskaldunak. Euskal hiztunak guztira zenbat garen bilatu eta kopurua zuzendu beharko litzateke. -Xabier Armendaritz 12:56, 5 Maiatza 2010 (UTC)