Edukira joan

Eztabaida:Exmoor poni

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreferentzien erabidea

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Gorritxiki, artikulua wikitu beharreko txantiloia jarri dut, baina ez larritu, saiatuko naiz azaltzen zergatik.

Artikulua oso ongi dago, egoki wikituta ere bai, hau da, garrantzizkoa den guztietan wikiestekak ipinita. Erreferentzien erabidea eta formatua da arazo bakarra.

Azalpen luzeetan hasi ordez, eskatu nahi dizut alderatzea lehen erreferentzia, nik sortu dudana zure lehengo (eta orain bigarren) erreferentzia ordezteko. Zurea ez dut ezabatu, nahita, biak konparatzeko aukera izan dezazun. Funtsean, erreferentzia horretan zuk esaldi bat idatzi zenuen («Arrazari buruzko artikuloa»; bide batez, «artikulua») eta aldamenean erreferentziaren barruko erreferentzia bat sortu zenuen, kanpo esteka batera bideratzen zuena.

Nik egin dudan aldaketa da zuk adierazitako kanpo esteka edo URL hori kopiatu, Shfit+Ctrl+k sakatuta Erreferentzia gehitu, eta horrela zabaltzen den leihotxoan Automatikoa fitxan, kanpo estekaren URL hori itsatsi; Sortu botoia sakatuta, erreferentzia sortu dit orain ikusten den bezala, aurretik (Ingelesez) txantiloia jarrita eta guzti, hau da, nik ezer idatzi behar izan gabe.

Beste erreferentzia batuetan, kanpo URLa itsatsi duzu, besterik gabe. Aldiz, aurreko paragrafoan emandako azalpenaren bidez (Shfit+Ctrl+k > Automatikoa > Sortu), erreferentzia aise sor zenezake. Konparatzeko aukera izan dezazun, oraingo 5. erreferentziaren alboan erreferentzia berri bat sortu dut (orain 6.a), URL hori erabilita.

Sortu ditudan bi erreferentzia berriek ordeztu beharrekoak ez ditut ezabatuko, zure erantzuna hemen ikusten dudan arte.

Mila esker eta laster arte. Gotzon 16:59, 9 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

Ok. Saiatuko naiz hobeto wikitzen. Eskerrik asko. Gorritxiki (eztabaida) 20:49, 9 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

[1] Gorritxiki (eztabaida) 16:08, 21 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

  1. (Ingelesez) JPM, Jans. (2013). On the origins of the Exmoor pony: did the wild horse survive in Britain?. Netherland: Ecological Research Centre Faunaconsul.