Exmoor poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Exmoor ponia
Zaldi arraza
Exmoor Pony.jpg
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra

Exmoor ponia, (ingelesez: Exmoor pony), Ingalaterrako Exmoor eskualdearen inguruetan hedatzen den bertako zaldi arraza bat da[1]. Abere hauek erdi-basati bizi dira bertako mortu zabaletan, "moor" hitzak ingelesez morturen adiera baitu. Exmoor poni arraza Devon zein Somerset konderrietan hedatzen da bereziki.

Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik zaldi mota hau ponien sailkapen taldean sartzen da.

Exmoor ponia Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien sailkapen taldean sartzen da ere. Adituek Exmoor ponia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute ere. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Asturiasko asturkoia Kantabriako zaldi montxino, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean.

Poni hauek eguraldi euritsu eta zakarrari egokituta daude.

Exmor arraza "arriskuan" egoeran dago Rare Breeds Survival Trust elkartearen arabera eta "mehatxatua" egoeran dago Ameriketako Estatu Batuetako The Livestock Conservancy elkartearen arabera.

Arraza hipikako ekintza ezberdinetarako erabiltzen da eta Exmooreko Parke naturaletako larreak eta habitatak kontserbatzeko[2]. Exmoor poniak rewilding edo birbasatze zenbait egitasmoetan erabiliak izan dira ere.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor poniaren hazleek aldarrikatzen dute arraza antzinako poni basatien (tarpanen) ondorengo zuzena dela, eta Azken izotz Arotik zuzen datorrela. Beraz arraza garbi mantendu dela duela 100.000 urtetik hona[3]. Azken ADN azterketak ordea ez datoz bat teoria hauekin eta zera adierazteen dute; Exmoor ponia historian zehar eta une ezberdinetan beste zenbait zaldi arrazen eragina jaso duela. Bai dago ordea antzekotasun morfologiko handiak antzinako basazaldiekin, tarpanarekin lotzen dituenak.

Ekidoak Bretainia Handian egon dira behintzat duela 700.000 urte BP. Exmorreko aurkitutako aurreneko aztarna paleontologikoak dula 50.000 mila urtekoak dira.

Antza aurreneko zaldiak Alaskatik Britaniar uhartetara duela 130.000 mila urte etorri ziren. Zaldi horiek egungo britainiar ponien arrazen arbasoak izan ziren. Zaldiak uhartediko bazter guztietara hedatu ziren arrakasta handiz. Garai haietan beraien harrapatzailerik handiena sable horzdun tigrea zen.

Duela 100.000 urte inguru aurreneko Neanderthalgo gizakiak Bretainiar uhartetara heldu ziren eta zaldiak ehizatzen hasi ziren. Zaldien haragia oso estimatua izan zen garai hartako gizakientzat eta abereen larru eta gantza beharrezkoak ziren negu latzak igarotzeko[4]

Duela 10.000 urte izotza atzeraka hasi zenean aldaketa sakonak eman ziren landaretzan eta estepa hotzek atzera egin zuten basoen alde. Belardi zabalak mortu zein mendien gainetara mugatu ziren. Haren ondorioz zaldientzat aproposak ziren habitatak murriztuz joan ziren.

Behorra moxalarekin

Askoz poni gutxiago geratu ziren eta gainera beraien populazioak Europako beste populazioetatik isolatuta geratu ziren egungo Bretainia Handiko mendiko poni arraza ezberdinen oinarria izanik.

Zeltak Britaniar Uhartetara heltzerakoan, poni basati hauek beraien gurdietatik tiratzeko erabiltzen hasi ziren. Ikerketa arkeadierazten dute zaldia erabilia izan zela garraiorako Ingalaterrako hego-mendebaldean 2.400 BP-tik behintzat. Erromatarrek zizelkatutako irudiek ere morfologikoki exmoor ponien antzeko abereak erakusten dute ere. Zeltak Britaniar Uhartetara heltzerakoan, poni basati hauek beraien gurdietatik tiratzeko erabiltzen hasi ziren. Ikerketa arkeadierazten dute zaldia erabilia izan zela garraiorako Ingalaterrako hego-mendebaldean 2.400 BP-tik behintzat. Erromatarrek zizelatutako irudiek ere exmoor ponien antzeko abereak erakusten dituzte ere.

Exmoor ponien aurreneko aipamen idatzia Domesday liburua delakoan agertzen da 1086. urtean, Exmoor "erret basoa" izendatua izan zenean.

1500. urte inguru egindako hainbat zentsoek 1.000 abere inguruan kokatzen zuten ponien populazioa Exmoorren. Hurrengo urtetan nahiz eta kanpoko hainbat poni ekarri Exmoorrera uste da oro har arraza nahiko garbia mantendu omen zela.

1.818an moor edo mortutik urruti zeuden (nahiz eta bertako jatorria izan) eta ekarritako ponien ondorengoek osatu zuten gaur egungo exmoor arrazaren odol-oinarria. Edozein moduan arraza-elkarte ofiziala 1.921. arte ez zen eratu.

Arraza ia desagertu egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urtetan. Alde batetik soldaduek tiro praktikak egiteko erabiltzen zituztelako eta bestetik lapurrek beren haragiagatik hiltzen zituztelako.

Gerra eta gero zaldi-zaleen talde txiki bat lanean hasi zen exmoor poniak desagertzetik salbatzeko. 1950. urtean hainbat poni exportatzen hasi ziren Ameriketako Estatu Batuetara.

Arrazaren aurreneko erregistro liburua 1963. urtean argitaratu zuten 1981. urtean argitaratutako datuen arabera arraza emendatzen ari zen kopuruz.

2010etik aurrera, mundu guztian barrena 800 Exmoor poney zeudela kalkulatzen zuten.

Exmoor poni arrazaren harremana Euskal Herriarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poni bat meategira jeisten. Industri iraultzan milaka poni eraman zituzten Kantauri itsasoko ertzatik Ingalaterrara bertako meategietan lan egiteko

Bibliografia ugari dago Exmoor arraza Kantauri itsasoko ertzaren poni arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantauri itsasoko ertzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak[5]. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor eta Dartmoor ponien kasuan ere.

Sakontzeko, irakurri: «Meategiko zaldi»

Hedapena eta arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor poni arraza Ingalaterrakohego mendebaldean dauka jatorria. Poni arraza hauen samalda erdi-basatiak Devon eta Somerseteko mortu (ingelesez "moor") zabaletan larratzen dira. Bereziki Exmoor Parke Nazionalaren lurretan. Exmoor ponia bertako parke nazionalaren ikur nagusia da.

Equus Survival Trust elkartearen arabera, arraza oso egoera larrian dago[6]. Arraza garbiko 800 abere baino ez dira geratzen. Haietatik umatzeko moduko 100 eta 300 arteko behor helduak.

Ashwicken, Dulvertonetik gertu "Exmoor Pony Centre" (Exmoor Poniaren Gunea), delako tokia dago ararrzaren inguruko informazio ugari eskeintzen duena, eta poni hauen inguruko hainbat aktibitate parke naturalaren bisitariariei eskeintzen diena[7].Arrazaren egoera

Exmoor Pony Society elkarteak uste du gaur egun 500 poni inguru daudela arrazaren jatorrizko Exmoorren eta 3.500 inguru Erresuma Batuan zein beste herrialde batzuetan. Kopurua nahiko osasungarri izan arren kontutan hartu behar da poni gehienak ez dira ugalketarako erabiltzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor ponia landa batean
  • Gorputz egitura indartsua dauka bere altuerarako.
  • Burua gorputzarekiko proportzioan handi samarra da. Belarri txikiak ditu, eta ezaugarri bakar bat du: "apo-begi" bat, betazaletako haragi-multzo estrak sortua, ura desbideratzen eta isolamendu gehigarria ematen laguntzen duena.
  • Kolorea: Oro har exmoor poniak gaztain ilun kolorekoak dira, batzuk nahiko ilunak. Pangare markak dituzte nahiko nabarmenak muturrean, begien inguruan zein sabel aldean [8]. Pangare markak hainbat zaldi arrazetan suertatzen dira, baina baita beste ekinoetan ere. Marka hauek, beste hainbaten bezala, antzinako ekido arrazen ezaugarritzat hartzen dira.

Arrazaren erregistro liburuan abereek orbain zuririk ez edukitzea behartzen du.

  • Ilajea: Eguraldi hotz eta euritsuetara moldatutako gainontzeko Poni arraza gehienetan gertatzen den bezala, Exmoor zaldiek neguko geruza bat garatzen dute. Artilezko geruza oso isolatzaile da, "borra" izenekoa, eta ile luze eta oliotsuko osatuta dago, berokia diluitzea galarazten duena. Ura animaliaren alboetatik desbideratzen da tanta-jario gutxi barneratu daitezkela. erortzeko. Euskal Herriko pottokek, esate baterako, antzeko ilajea garatzen dute neguan eta gero udaberrian galtzen dute.
  • Zurda eta isatsa lodi eta luzeak dira, eta isatsaren txertatzea arrunta da klima hotzeko ponietan, ile lodiekin, euri ura izterretik zein sabeletik desbideratzen dutena, atzeko hanken atzealdean isatsaren ile luzeetatik lurrera erortzeko[10].
  • Izaera: Bere gogortasuna eta erresistentzia ospetsuak dira[10].

Exmoor arrazaren zazpigarren molarraren kontua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor-eko poniek zazpigarren molarra dutela diote ikerketa ugariek, beste zaldi-arraza batzuek ez duten ezaugarria. Iturri askok diote Exmoor-ek beste zaldi-arraza batzuek ez bezalako masailezur-egitura duela. Edozein moduan baieztapen hauek datu eta ikerketa okerretan oinarritzen dira[11]. Germaniar ikerketa baten itzulpen desegokian oinarritutako gaizki-ulertu bat da kontua. Azterketa, behar bezala itzulitakoan, zaldi-arraza askotan eta, agian, masailezur nabarmena duten animalia guztietan aurkitutako ezaugarri bati dagokio. BAdirudi gainera Exmorrera ekarritako beste zaldi arrazen odol-horniduraren adar gehigarria dela. Aparteko hortz bat kanpoko zaldi arrazen ekarpenaren ondorio izan daiteke. Hala ere ezaugarri hau zaldi arrazen artean duen maiztasunari esker, Exmoor poniaren kasua ez da oso nabarmena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brown, Antony; Bennett, Jenny; Rhodes, Edward (April 2009). "Roman mining on Exmoor: a geomorphological approach at Anstey's Combe, Dulverton". Environmental Archaeology. 14 (1): 50. CiteSeerX 10.1.1.506.1731. doi:10.1179/174963109X400673. S2CID 131103246.
  • Daniel, Glynn (1950). The Prehistoric Chamber Tombs of England and Wales. Cambridge University Press.
  • Dent, Anthony Austen; Hendricks, Bonnie L. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. ISBN 978-0-8061-3884-8.
  • Dutson, Judith (2005). Storey's Illustrated Guide to 96 Horse Breeds of North America. Storey Publishing. ISBN 978-1-58017-613-2.
  • Gianni Ravazzi, L'encyclopédie des chevaux de race, Paris, Éditions De Vecchi, 15 novembre 2002, 191 p. (ISBN 2-7328-2594-8, OCLC 470110979), p. 101.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. [1]/
  2. (Ingelesez) Exmoor Parke Nazionalaren web orrialdeko artikulua. [2]
  3. (Ingelesez) Dent & Hendricks 2007, pp. 180–181
  4. http://www.wildlifeextra.com/go/news/exmoor-ponies011.html#cr
  5. http://www.soscaballolosino.com/texto1.html#14
  6. http://www.equus-survival-trust.org/
  7. http://www.moorlandmousietrust.org.uk/
  8. Sponenberg, Dan Phillip (2003). Equine color genetics (2nd ed.). Wiley-Blackwell. ISBN 978-0-8138-0759-1.
  9. (Ingelesez) Exmoor poniaren elkartearen arauak. [3]
  10. a b (Ingelesez) Dutson, Judith (2005). Storey's Illustrated Guide to 96 Horse Breeds of North America. Storey Publishing. ISBN 978-1-58017-613-2.
  11. (Ingelesez) Baker, Sue, 2008: Exmoor Ponies: Survival of the Fittest – A natural history.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]