Eztabaida:Garagardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Garagardoa ekoizteko ez da garagarra erabiltzen, MALTA da erabiltzen dena.

Ale motako garagardoak ez dira testuan agertzen den bezala xigorketaren arabera sailkatzen, hartzidura motaren arabera baizik. Gainera, ez dira Stout eta garagardo horien arteko garagardoak!!! Stout garagardoak baita Ale garagardoak dira, azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak baitira.

Garagardo ekoizpen prozesuarekin ematen den deskribapena ez da argia eta ezta zuzena.

Garagardoaren ekoizpen prozesua garagardo enpresa bakoitzaren baitan dago, enpresa batetik bestera desberdintasun batzuk izanik.Hala ere, nahiz eta desberdintasunak egon, garagardotegi guztietan eskema bera jarraitzen da. Hona hemen alternatiba:

Goiko mezuari buruzko oharra[aldatu iturburu kodea]

Goiko mezuaren zati bat ezabatu dut, egile eskubideek babestutako web orri honetatik aterea zelako: http://garagardoahotsa.blogspot.com/2011/05/garagardoa-ekoizten.html?zx=b18e5ea9ff0acb1b

Web orri horren oinean, hauxe dio: «Copyright.Igor Oyarbide».

Eduki hori Wikipedian txertatzeko, egileari eskatu beharko litzaioke lizentzia libre egokiarekin argitaratzeko (adibidez, Commons lizentzia hau jarrita). Horrelako lizentzia izanez gero, iturria aipatuta, edonork jar dezake eduki hori Wikipediako artikulu honetan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:05, 13 Ekaina 2011 (UTC)