Eztabaida:Hawaii

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hawai ala Hawaii?[aldatu iturburu kodea]

Poz handiz ikusi dut euskarazko Wikipediako zenbait tokitan Hawaii, Hawaiiera eta antzeko grafiak erabili direla, nire ustez hau askoz zuzenago baita beste lekuetan ikusten den Hawai hori baino. Egia da euskarazko hiztegi, atlas, entziklopedia eta gainerako kontsulta liburuetan normalean Hawai aurkitzen dela, baina uste dut hau oker dagoela eta hemen uste horren zergatia azaldu nahi nuke.

Izen honen egiazko jatorria ez da ingelesa, jakina, hawaiiera hizkuntza baizik. Hizkuntza honetan izen hori, bere gaurko ortografian, Hawai'i da. (' horrek herskari glotala adierazten du.) Baina hawaiieraren gaurko ortografia finkatu aurretik (duela mende erdi bat), normalean Hawaii idazten zen. Inoiz eta inon ez da idatzi Hawai, i bakar batekin, ez hawaiieraz, ezta ingelesez ere. Azken hizkuntza honetan tradizionalki Hawaii idazten da, eta batzuetan, gaur egun, jatorrizko forma errespatzearren, Hawai'i.

Kontua da ' horrek hawaiierazko kontsonante bat adierazten du. Hawai'i hitzak hiru silaba ditu, ez bi: HA-WAI-'I. Hawaiiarrek ez ezik estatubatuar guztiek ere badakite hainbeste. Ikus dezagun bestela zer esaten den ingelesezko Wikipedian, Hawaiiri buruzko artikuluan, ingelesez izen hori nola ahozkatzen den azaltzerakoan:

'In dialects of American English, "Hawaii" is pronounced at least three different ways: [hə.ˈwai.yi], [hə.ˈwai.i], and [hə.ˈwai.ʔi] (IPA).'

Hiru modu ezberdinetan ahozkatzen da, alegia, baina hiruretan beti hiru silaba bezala! Enkesta zabalago bat eginez gero, hizkuntza gehienak bide beretik joan direla aurkituko genukeela susmatzen dut. Katalanek, besteak beste, 'zuzen' idaztea erabaki dutela ikusi dut: ikusi hemen. Gora zuek!

Horiek dira, bada, Hawaii idaztearen aldeko arrazoiak. Eta Hawai idaztearen aldeko argudiorik ez ote dago? Niri bat bakarra bururatu zait, hori 'aldeko' arrazoitzat jo badaiteke, eta zera da: horrela idazten dutelako espainolek. --A R King 12:18, 15 Iraila 2006 (UTC)

Horrela azalduta egia dela dirudi ;-). Aldatu egin beharko da orduan. Eta A R Kingen argumentuak ez badira nahikoak, euskaltzaindiaren 70. arauak ere uharteen izenak nola idatzi argitzen du. —Barrie(postontzia) 14:52, 15 Iraila 2006 (UTC)