Hawaii

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hawaii
State of Hawaii (en)
Mokuʻāina o Hawaiʻi (haw)
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Ua Mau ke Ea o ka Aina i ka Pono
Hiriburua
eta hiri handiena
Honolulu
Gobernua
 -  Gobernadorea Linda Lingle
 -  Senatariak Daniel Inouye (D)
Daniel Akaka (D)
Azalera
 -  Guztira 29,311 km2
Biztanleria
 -  2007 zenbatespena 1 362 000 bizt.
 -  Dentsitatea 72,83 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-HI
Webgunea
http://www.hawaii.gov

Hawaii[1] Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, AEBko 50 estatuetan berriena. Polinesiako uhartedi bat da, Ozeano Bareko ipar-erdialdean kokatua, Kantzer tropikotik hegoaldera. Sandwich uharteak izena izan zuen garai batean.

Honolulu da hiriburua.

Populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, jatorrizko biztanle polinesiarrak biztanle guztien % 1,5 eta mestizoak % 13,5 besterik ez dira, eta kanpotik etorritako talde jendetsuenak, berriz, japoniarrak (% 30), kaukasoarrak (% 30) eta filipinarrak (% 11) dira. Honolulun biltzen da biztanleen % 82.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koralezko hogei uhartetik gora daude uhartedian, ipar-mendebaletik hego-ekialdera lerrokaturik. Zortzi hauek dira aipagarrienak: Niihau, Kauai, Oahu, Molokai, Lanai, Kahoolawe, Maui eta Hawaii. Guztiek jatorri bolkanikoa dute; Mauiko Haleakala sumendiak munduko krater itzalirik zabalena du. Hawaii uhartean, garaiera handiena duen sumendia itzalita dago: Mauna Kea (4.208 m). Kilauea sumendiak du uharteko kraterrik handiena. Mauna Loa (4.170 m), berriz, laba-alderik zabalena (5.120 km² inguru). Erupziorik sonatuenak: Mauna Loa (1832tik aurrera hiru urte eta erdian behin; 1914, 1935, 1950, 1975, 1984), Kilauea (1924, 1954, 1960).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tropikala: euri-jasa handiak tarteka, eta eguzkitsua oro har. Ipar-ekialdeko alisioak eta uharteen garaierak latitudeari legokiokeena baino klima hotzagoa eragiten dute, eta tenperatura-gorabeherak berdintzen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta turismoa dira ekonomiaren oinarriak. Honolulu inguruan munduko turismogunerik handienetako bat dago (2,8 milioi bisitari urteko). Ekoizpen nagusiak azukre-kanabera eta anana dira. Eskulangintza, guztiz teknifikatua, enpresa handi gutxi batzuen eskuetan dago. Abere-hazkuntza, kafea, lore-ekoizpena eta arrantza garrantzi gutxiagokoak dira, baina hango premiak asetzeko adinakoak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Cook-ek uhartedia aurkitu zuenean (1788), lau erreinutan zatitua zen. Handik gutxira, Kamehameha I.a (1782-1810) ia lurralde osoaz jabetu zen, eta administrazio bakarra ezarri zuen. Erregetzak 1893 arte iraun zuen. Bitartean, potentzia kolonialen arteko gatazkak bizi izan ziren Hawaiin, AEBko, Frantziako eta Britainia Handiko misiolariek, merkatariek, diplomazialariek eta abarrek esku hartzen baitzuten bertako arazoetan. 1893an, atzerritarrek osaturiko batzorde batek Liliuokalani erregina egotzi, eta 1898an AEBen mendeko lurralde bihurtu zen. 1922tik aurrera, berebiziko garrantzia izan zuen uhartediak, AEBko armadaren Ozeano Bareko ardatz bihurtu baitzen Pearl Harbour basea. 1941eko abenduaren 7an, japoniar gudarosteak Pearl Harbour-eko gerra-portua bonbardatu zuen, galera gogorrak eraginik, eta, horren ondorioz, AEB zuzenean gerran sartu zen. 1959an, AEBko estatu bihurtu zen, 50.a, hain zuzen.

Hawaiitar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hawaii Aldatu lotura Wikidatan