Edukira joan

Eztabaida:Ikastola

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskararen salbazioa ekarriko zuelakoan? Erratuak geunden: Gaueskolek esperantza gehiago dakarkigute

Koruko Ama Birjinaren Ikastetxea

[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honetan esaten da Donostiako Koruko Ama Birjinaren Ikastetxea zela lehen ikastola. Ez dut hori zalantzan jarriko, biana "Ikastola" hitza erabiltzen al zuen? Beste gauza batetarako behar dut eta bestalde erabiltzen zuen ala ez uste dut inportantea dela etimologiaren historiarako. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:32, 20 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

Gipuzkoako auzo eskolak.

[aldatu iturburu kodea]

"Hastapenak" atalaren bigarren parrafoan lerro batzuk gehitu ditut, izan ere aipatzen da Bizkaiko Aldundiaren auzo-eskola euskarazkoen proiektua (agian hezkutnza publiko euskladunaren lehen proiektua), baina uste dut 1930an Gipuzkoak ere roiektu hori garatu zuela (edo behintzat saiatu zela) ere aipatu behara dagoela. Baita ere frankistek proiektu hori bertan behera utzi zutela. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:41, 20 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

1917: Bizkaiko Foru Aldundia --> Bizkaiko Aldundia.

[aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko auzo eskolez hitz eginez, "Bizkaiko Foru Aldundia" espresioa kendu eta "Bizkaiko Aldundia" jarri dut. Izan ere, 1977tik aurrera, Franco hil arte, "Bizkaiko Probintzi Aldundia" zen honen titulua, ez "Foru Aldundia". Hala ere esteka mantendu egin dut, eta nahiago izan dut "Bizkaiko Aldundia" "probintzia Aldundia"-ren ordez, izan ere ez nuen adjetibo hori jarri nahi bestela egungo aldundiaz zeharo ezberdina emango zuen instituzio hark.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 16:52, 20 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]